Jendetza “Arrano arrantzalearen bila Senegal-en” hitzaldian

Igandea, 2014(e)ko martxoa(r)en 02-(e)an 11:11etan

IMG 4162

Joan den asteazkenean Urdaibai Bird Center-en "Arrano arrantzalearen bila Senegal-en" hitzaldia eskaini zen. Bertan Aitor Galarzak arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuko zuzendariak, bidaiari buruzko xehetasun oso interesgarriak azaldu zizkigun, eta horrekin batera gonbidatu modura etorri ziren Bara Ndiaye eta Aliou Sene Bilboko senegaldarrak ezagutu eta entzuteko aukera ere izan genuen.

IMG 4144

Aitorrek, bere oporretan egindako bidai honi buruzko bizipenei buruz hitz egin zigun, inguru hartako aspektu naturalistiko eta faunistikoak azaldu zituen eta batez ere nolakoa izan zen "Urdaibai" arranoaren bilaketa eta osteko Senegaleko kostaldean berriz ere topo egitea nolakoa izan zen zehatz deskribatu zigun.
Hitzaldia hasi aurretik, Aitorrek Bara eta Aliou aurkeztu zituen jendartean eta nola egin zuen beraiekin topo azaldu zigun.

IMG 4182

Bara-k, bere jaioterriari buruzko hainbat aspektu kaleratu zizkigun, esate baterako, daukaten hizkuntza eta dialektoen aberastasuna, senegaldarren gaur egungo egoera, kultura arloko ezaugarriak, Senegaleko hiriburu den Dakarreko detaileak, eta baita ere beraien iritziz Senegalgo hizkuntza den wólof-ak euskararekin dituen antzekotasunak azaldu zizkigun.

23

Beraz, hitzaldia oso aberasgarria suertatu zen, bai "Urdaibai" arranoa negua pasatzen ari den lekua ezagutzeko, eta bai Senegal moduko herrialde zoragarri bat ezagutzeko.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information