Enarak, Afrikatik bueltan

Igandea, 2014(e)ko martxoa(r)en 16-(e)an 08:17etan

IMG 2185

Lehendabiziko behaketa zentrotik bertatik egin zen joan den ostegunean, baina asteburu honetan talde txikitan ikusteko aukera izan dugu Gautegiz Arteagako paduraren inguruan dauden baserrien inguruan elikatzen eta atseden hartzen. Gainera datu oso garrantzitsua da guretzat, euretariko batek eraztuna zeramala eta beraz, Urdaibaiko baserrietan urteetan zehar daramagun enararen jarraipen proiektuko bat izan daitekeela.

2014-03-15 eraztundun enara

 Atzo Gautegiz Arteagan ikusitako enaretariko bi, euretariko bat eraztunduta. 2014/03/15

Urdaibain ohikoa izaten da lehenengo aleak martxoaren erdialdera ikustea, eta lehenengo bikoteek apirilean zehar hartzen dituzte gure baserrietako habiak, baina kontutan hartu behar da lehenengo etorrera horien datetan migrazio bidean aurkitzen dituzten egoera meteorologikoek eragin zuzena izaten dutela.


Urtero legez, enaren behaketak progresiboko ematen dira penintsula hegoaldetik hasi eta iparraldera. Jakitun gara Andaluzian lehenengo behaketak urtearen hasieratik ematen direla, eta gaur egun hainbat lekutan ugalketarekin martxan daudela ere. Honen adibide, Carmen Azahara eta Vicente de Alba Urdaibai Bird Centerreko kolaboratzaileek bidalitako argazkiak ditugu, non enarak ikus daitezkeen jadanik habiak hartuta eta ugalketan.

DSCN7710  DSCN7715

El Torbiscal  (Sevilla) herrixkako enararen habia 2014/03/08. Egileak: Carmen Azahara eta Vicente de Alba

Aldiz, Urdaibain ikusi diren aleak egunak edota asteak atzera hasiko zuten beraien migrazioa Afrikatik, eta momentu honetan Europako ugaltzeko eremuetara zuzentzen ari dira. Beraz ezin genezake esan ikusitako aleak gure inguruan geldituko diren edota iparralderagoko lurraldeetarantz doazen, eta Urdaibai migrazio bide luzean atseden hartzeko etapa bat den.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information