Urtero martxoaren 23an, Munduko Meteorologia Elkarteak (OMM), elkartea sortzeko 1950ean martxan jarri zen hitzarmena ospatzen du. Egun horretan ere aintzakotzat hartzen da meteorologia eta hidrologia zerbitzuek gizartearen ongizatean duten garrantzia.
2014ko Egun Meteorologikoa ospatzeko aukeratu den gaia, "gazteak eguraldiarekin eta klimarekin konpromisoa hartzen" da. Gaur egungo gaztediarentzat lurreko klima eta eguraldiaren iragarpenean dagoen gaitasuna onuragarri izango zaio. Aldi berean, euretariko asko mendearen bigarren zatian zehar biziko da eta atmosferaren beroketa prozesua biziko du. OMM-k gazteak bultzatu nahi ditu eguraldiaren eta klimaren sistemak ezagutu ditzaten eta aldaketa klimatikoari buruzko aktibitateetan parte hartzera animatzen ditu.
Zanga, kantauri itsasoko enbatatik ihesi
Hegabera eta urre-txirriak elur gainean
Kopetazuria euri zaparrada azpian
Testuinguru horretan, zientzia garrantzitsu honi keinu bat egin nahi diogu eta igande honetan, martxoaren 23an goizeko 10:30etan ordu eta erdiko doako bisita gidatu bat eskainiko dugu (gazteleraz) 20 pertsonentzako. Kopuru mugatua denez, erreserba egiteko beharrezkoa da Urdaibai Bird Center-era deitzea aldez aurretik -tlno: 699 839 202-.
Bisitariek, hegaztiak behatzeko aukera izateaz aparte, hegaztiengan faktore meteorologikoek duten eraginari buruzko hainbat aspektu ezagutuko dituzte eta horrekin batera zunda globo baten jaurtiketa zuzenean ikusteko aukera egongo da, hain zuzen ere Euskalmetek Urdaibai Bird Center-en 2012an jarri zuen Euskadiko zunda-jaurtitzaile autonomo bakarretik.
Zunda globoaren jaurtiketa
Sistema honek automatikoki botatzen ditu atmosferara irrati bidezko zundak eta tenperatura, hezetasun erlatiboa, presioa eta haizea neurtzen dute lurrazaletik 30 metrotik hasi eta 25 Km arte. Izan ere, troposferako eta estratosfera zati batetako aire geruzen datuak bidaltzen dizkigu.
Globo zundaren igoera
Datu horiek oso garrantzitsuak dira hainbat fenomeno meteorologiko ezagutu eta ulertzeko, ekaitzak, galernak, elurteak, enbatak eta bero boladak esaterako; jasotako datuekin iragarpen meteorologikoak hobetzea eta katastrofeen prebentzioa da helburu. |