Itsasoak ekarritako hegaztiak Urdaibaiko hondartzetan

Astelehena, 2014(e)ko otsaila(r)en 17-(e)an 19:23etan

arao

Azken asteotan denon ahotan egon dira itsasoan eman diren enbata gogor eta jarraituak. Ikusi ahal izan dugun gisara, olatuek eragindako kalteak bai portuetan eta bai kosta inguruan itzelak izan dira eta komunikabideetan ikusi ditugun triskantzak ikusgarriak izan dira.

Martinak lagan

Itsasoak ekarritako Martin arruntak Lagako hondartzan. (2014/02/15) 

Gertatutakoarekin batera, komunikabideek ere Kantauriar kostaldeko hondartzetan hainbat eta hainbat itsas-hegazti hilik edo guztiz ahuldurik agertzen hasi zirenaren berri ere eman zuten.

Laida

Laidako hondartza enbataren ostean.

Agertzen diren hegazti gehienak, alzidoen familiakoak izan ohi dira, lanperna-muxuak, martinak eta potorroak esaterako, hegazti horiek negua itsas zabalean igarotzen dute, kostaldera asko gerturatu gabe. Hegaztiok, itsas handiko baldintza latzetara moldatuta daude, baina hainbeste itsas enbata eta hain gogor eta jarraituak izanik, asko eta asko indarrik gabe gelditzen dira eta guztiz nekatuta edo hilik, itsas-korronteek gure hondartza eta kostaldera ekartzen dituzte.

Itsaso txarra    Itsaso zakarra

Aurreko enbatetan Antzora eta Mundakatik ateratako irudiak

Ez dugu ahaztu behar, enbata hauen ostean hegazti asko ere olio eta galipotaren ondorioz ere hiltzen direla, batez ere itsasontziek egindako garbiketetan egiten diren  isurketen ondorioz.

Asteburu honetan ere, nahiz eta itsasoa ez den hain bortitz egon, hildako hainbat hegazti agertu izan dira Urdaibaiko hondartzetan.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information