Meteorologia jendeartera hurbilduz.

Astelehena, 2014(e)ko martxoa(r)en 24-(e)an 07:17etan

portada

Meteorologiaren mundu mailako eguna ospatu zen atzo, eta iazko legez, Urdaibai Bird Center-ek bere hondar-alea jarri nahi izan du hegaztiak eta faktore meteorologikoen inguruko hainbat aspekturen zabalkundea edo dibulgazioa eginez.

1

Domo-aretoko dibulgazio meteorologikoko ikus-entzunezkoa

2

Fenomeno meteorologikoek hegaztiengan duten eragina aztertuz

3

Zentruko behatokitik hegaztiak behatzen

4

 Euskalmet web orriak zabalkunderako dituen aukerak erakusten

Gainera, bisitara hurbildu zirenek, euskal metereologia agentziak (Euskalmet) zentruan dituen ekipamenduak gertutik ezagutu ahal izan zituzten, denetatik aipagarriena Euskadiko irrati-zundaketa estazio bakarra delarik. Bisita amaieran, globo zundaren jaurtiketa atmosferara, bertatik bertara ikusi ahal izan zelarik.

5

Irrati-zundaketa estazioa erakusten

6

Irrati-zundaketa estazioa, material prestatuarekin

7

Globo zundaren jaurtiketaren zain

8

Globo zunda, Urdaibai Bird Center-eko irrati-zundaketako estaziotik ateratzen deneko unea

9

Bisitara etorritako jendea globo zunda nola urruntzen den ikusten

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information