Urdaibaiko bi eskolak, Rutland Water-en (Ingalaterra) martxoaren bukaeran ospatuko den arrano arrantzalearen mundu mailako astean (WOW) parte hartuko dute.

Asteartea, 2014(e)ko martxoa(r)en 25-(e)an 00:00etan

Arrano arrantzalearen inguruan bi urtez gogor lan egin ostean, Urdaibai Biosfera Erreserbako bi eskolak: Montorre (Gautegiz Arteaga) eta Urretxindorrak (Muxika) hain zuzen ere, mundu mailan hedaturik dagoen eskolen sarean parte hartzen dute, denak biltzen dituen "Ospreys flyways linking communities" deituriko proiektu orokorraren baitan. Eskola biak dira ingurugiro hezkuntzako proiektu honen partaide, Urdaibai Bird Center-en gidaritzapean, zeinak aholku didaktiko, tekniko eta logistikoak eskaintzen dizkien eskolei, arrano arrantzalearen inguruko ingurugiro hezkuntzako plan bat ezarri duelarik.

arranowow1 

Taldean eginiko lan hau martxoaren azken astean bukatuko da, lehen arrano arrantzaleen itzulerarekin batera, negua afrikan pasatu ostean europara egiten duten itzulerarekin batera hain zuzen ere. Testuinguru honetan, 150 urteren ostean Ingalaterran kumatu zuen lehen arrano arrantzalearen kumatze tokia den  Rutland Water (Leicester), nazioarteko izaera duen jaia ospatzen ari da, non proiektuari atxikituriko ikastetxeek parte hartzen duten. Aste honen baitan, Eskozia, Italia, Finlandia, Estonia, Ipar Amerika, Britainia Handia, Espainia eta Euskal Herriko ikastetxe desberdinek  azken urte honetan zehar, arrano arrantzalearen gainean egindako ekintza eta esperientzia desbedinen aurkezpenak egingo dituzte. http://www.ospreys.org.uk/wow-interactive-schools-map/

mapa escuelas

Proiektura atxikituriko eskolen eta satelite bidezko jarraipena duten arrano arrantzaleen migrazio bideen (urdinez) mapa. Beltzez adierazi dira arrano arrantzaleek eginiko itzulera mugimenduak (martxoaren 15ean eguneraturik).

Hegaztien jarraipenerako, teknologia berrien erabilpena eta kokretuki espezie honetako ale batzuei jarritako satelite bidezko jarraipenerako gailuak, bai ikerlari eta baita irakasleentzako ere, balio izugarria duten tresna interesgarriak dira, zeinak markaturiko arrano bakoitzaren migrazio-bidaiak zuzenean jarraitzea ahalbidetzen duten, igarotzen dituzten herrialdeak ezagutuz eta esperimentazio didaktikorako aukera izugarriak eskeiniz, gainera, eskola kurrikuluko gai desberdinetan aplikagarriak izan daitezkeenak (Geografia, ekologia, matematika, hizkuntz murgilketa, teknologia berrien aplikazioa, internet,etc).

Urretxindorra (Muxika) eskolaren aurkezpen bideoa

  

Montorre(Gautegiz Arteaga) eskolako aurkezpen bideoa

Lehendabizikoz ospatzen den arrano arrantzalearen mundu mailako aste hau (WOW), http://www.ospreys.org.uk/world-osprey-week/  martxoaren 24 eta 28 bitartean ospatuko da. Aste honetako ekitaldirik garrantzitsuena "Osprey flyways, linking communities" proiektuan parte hartu duten ikastetxeek egindakoa izango da, non ikus-entzunezko materiale desberdinak sare horretako beste ikastetxeekin elkarbanatuko dituzten. Honela, gure eskoletako ikasleek beraiek grabatu eta editaturiko ikus-entzunezko lan bana bidali dituzte, beraien herria, ikastetxea eta arrano arrantzalearen inguruan egiten ari diren jarduerak azalduaz. Hau horrela izanik, larunbat honetan, martxoak 29, Montorre eta Urretxindorrako eskolek Skype bidezko konexio bat egingo dute proiektuan parte hartzen duten beste ikastetxe batzuekin, planeta osoko arrano arrantzaleen migrazio bideei esker loturiko errealitate eta kultura desberdinekin harremanetan jartzeko asmoz.

WOW flyer

2014ko arrano arrantzalearen mundu-mailako asteko programa

Une honetan, Eusko Jaurlaritzako ingurumen sailak babesten duen arrano arrantzalearen inguruko ingurugiro hezkuntza plan bat egiten ari da, zeinen eragite eremua E.A.E osoa izango den eta zeinaren helburu nagusienak, arrano arrantzalea, migrazio tresna pedagogiko gisa erabiltzea, hizkuntzen ezagutza bultzatzea eta arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuari babes logistiko bat eskeintzea Urdaibai Biosfera Erreserban, izango diren.

  

Junkung Jadama, Montorre eta Urretxindorra eskolekin batera lan egiten duten eta proiektuko partaide diren Ganbiako eskolen koordinatzailea, eskolaren inguruko paisaia eta gizartea erakusten. (Musikaren jatorria, Unai Egia).

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information