Berriak


Astelehena, 2014(e)ko ekaina(r)en 09-(e)an 21:58etan

Urdaibai Bird Centerrek eskualdeko habi batzuetan  webcamak instalatu ditu. Interesatuta dauden guztiek zuzeneko emanaldiez gozatu eta txorien jarraipena egin ahal izango dute.   

Atal hau Urdaibaiko bi baserritan kokaturiko webcamen bidez estreinatu dugu sobera ezagun diren enara arrunt eta buztangorri ilunarekin.

elai-web2

Enara arrunta (Hirundo rustica)

Hamarkada asko enarak jasotzen egon den baserri batean kokatzen da enara arruntaren habia (Hirundo rustica). Urtero legez, Afrikatik datozen bisitari hauek ez dute hutsik egiten baserrietan kumatze garai hauetan.

Azken urteotan, inguruko baserritarrek ikusi ahal izan duten bezala, populazio honen beherakada nabarmena gertatu da. Horiek horrela, interes handiko espezie bati buruz hitz egiten ari gara, izan ere, indibiduo hauen egoera estuki lotuta dago gure landa inguruarekin. 

Habia bera urte honetako udaberrian —apiril erdialdean— bikote baten eskutik hartua izan zen. Gaur egun, duela egun batzuk jaiotako bost kume ditu eta kumatzea bide onetik doala ikus daiteke. Webcam hauen bitartez egunean zeharreko txorien jarduna ikus daiteke: eguraldi txarra dagoenean zer egiten duten, kumeen lehen hegaldia nolakoa izango den, nola elikatzen dituzten kumeak...

elaitxoak-kamera

Enaren habian txitak txioka dabiltza gurasoek janaria ekarri artean.

Bestalde, buztangorri ilunen habia Gautegiz-Arteagako baserri batean kokatuta dago. Izatez habia enarena izandakoa da baina duela hiru urtetik buztangorri ilunek hartu eta hainbat eta hainbat kume aurrera atera dituzte. Irudietan bi habiak desberdintzen dira, enarena, lokatzezko bolez osatuta eta hormara itsatsita dagoena eta buztangorri ilunena habiaren barruan hostoak eta erramak dituena.   

buztangorri web

Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros)

Buztangorria baita baserri inguruko hegazti ohikoa da. Erraz identifikatzen den txoria da, izan ere, buztana gorria izateak  asko laguntzen du. Aipatzeko da espezie honen populazioak, baserri ingurunean, goranzko joera izan duela azken urteotan. Buztangorri ilunen goranzko joera hau enara arrunten populazioaren jaitsierarekin bat dator. Guzti horren arrazoia ondorengoa da: baserrietan enarak habiak utzi ostean buztangorriek hartu dute bizitoki gisa, izan ere, habi bezala toki oso egokiak dira baita espezie horrentzat. Gustuko dute zirrikituetan, hormetan eta arroketan habiak egitea.

Webcam honek buztangorrien bikote hau aztertzea ahalbidetuko du, gaur egun, urteko bigarren errutean murgilduta daude. Laster, dena ondo joanez gero, txitak jaiotzen ikusiko ditugu.

buztangorri-kamera

Buztangorri ilun emea habian.

Bikote hauek behatzeko, eskuragarri daude webcamak gure web orrialdeko "Webcam-ak zuzenean" atalean.

Denbora gutxi barru, webcam berriak instalatzen joango gara; Orueta hezeguneko zuzeneko irudiekin edo kudeatzen ditugun proiektuetan, esaterako: "Inguruko hegaztiak".

 Webkamak

 

 

 

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 431 432 433 434 435 436 437 438 439 440 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information