Berriak


Astelehena, 2014(e)ko ekaina(r)en 09-(e)an 08:30etan

Kulturak elkarlotu eta gure ezagupenak zabaltzen dituzten migrazio bideak

Urdaibai Bird Center-ek Txingudiko paduretako Ekoetxearekin elkarlanean, ingurumen hezkuntza proiektu bat garatuko du hurrengo urteetan zehar, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro eta lurralde politika sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzaturik eta Ingurugelak koordinaturik. 

 pandion nido

Habi artifiziala Urdaibai Biosfera Erreserban

 

Testuingurua:

  • Arrano arrantzalearen ikerketa eta jarraipena. Arrano arrantzaleak Europa iparraldetik (Britainia handia, Suedia, Norbegia...) Afrika azpisahararreraino migratzen dute (Mauritania, Senegal, Ganbia, …). Urdaibai Biosfera Erreserban espezie hau berreskuratzeko proiektu bat garatzen ari da, espezie honek Euskal Herrian kumatzea lortzea duelarik helburu.

http://www.birdcenter.org/eu/proiektuak/proyectos-de-seguimiento-mediante-nuevas-tecnologias/237

  • Urdaibaira ohitu daitezen Eskoziatik traslokaturiko aleen satelite bidezko jarraipenaren bitartez, arranoek zeharkatzen dituzten lurraldeetako eskolak, esperientziak, kulturak eta hizkuntzak elkarrekin lotzea ahalbidetzen da.  

 

Helburuak:

  • Arrano arrantzalea eta bere migrazioak, baliabide didaktiko bezala erabiltzea hala nola, tresna pedagogiko gisa erabiltzea, zeinak eskola kurrikuluaren baitan dauden gai desberdinen lanetan lagungarri izango den (geografia, ekologia, matematikak, etab.).
  • Arrano arrantzaleen ikerketa eta jarraipena bultzatzea.
  • Hezeguneak eta arrano arrantzalearen kontserbazioaren aldeko ikasleen partaidetza bultzatzea.

3O Transmisor cerca vert

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Satelite bidezko jarraipenak ingurumen hezkuntzarako bide berriak irekitzen ditu

 

Hartzaileak:

  • Euskal Herriko ikastetxe guztiak, LH-ko  3.mailatik hasi eta DBH-ko 4. mailetaraino. 
  • Hezkuntza programa honetan parte hartzeko, beharrezkoa da aurretiaz izena ematea, aurreikusitako bisita kopurua mugatuta baitago.
  • Izena emateko epea ekainaren 27an bukatuko da. Lekuak, izena eman ahala betetzen joango dira.

 pandion haliaetus

Arrano arrantzalea hezeguneak babesteko ikurra da mundu mailan

Proiektuaren faseak:

  • Ikastetxeetan egin beharreko lana

Bisita aurretik prestatzea, web atari batetik deskargatu ahal izango diren material didaktikoak erabiliz. Honez gain, arrano arrantzalearen ohiturei buruzko informazioa eduki behar da, satelite bidezko migrazioaren jarraipenaren eta proiektuarekin erlazionaturiko berriekin batera.

  •  Proiektuaren materialak eta aktibitateak:

 - Unitate didaktikoa (on line)

 -Komikia (deskargatu daiteke)

- Erakusketa (ibiltaria edo deskargatu daitekeena)

  •  Doako bisita monografiko gidatuak

Aldi berean egingo dira Urdaibai Bird Center eta Txingudiko paduretako Ekoetxeatik. 2 orduko iraupena izango dute, hala ere, zentruen inguruan behatoki desberdinak daudenez, bisitaldi luzeagoak egin ahal izango dira zentruek hala nahi izanez gero.  

Bisita hauek, 2014. Urteko urriaren 6 eta 24 bitartean izango dira eta dohainik izango dira. (Zentrua arduratuko da garraioaz).

 vispes

Urrian bisitaldi gidatuak eskeiniko dira proeiktuan parte hartuko duten eskoleentzako.

  • Bateratze-lana

Martxoaren erdialdera, WOW (World Osprey Week) testuinguruan, proiektuan parte hartzen duten ikastetxeek buruturiko jardueren ebaluazioa egin eta proiektuaren baitan, irakasleek izandako bizipen eta esperientzien inguruko iritziak jasotzeko saioak egingo dira.  

 

PARTE HARTZEKO MODUAK:

Interesaturik dauden zentruek aurretiaz izena eman beharko dute bisita egin nahi duten ekipamenduan bertan.

URDAIBAI BIRD CENTER:            699 839 202

TXINGUDI EKOETXEA:                 943 619 389

 
<< Hasiera < Aurrekoa 431 432 433 434 435 436 437 438 439 440 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information