“Urdaibai” arrrano arrantzaleak Senegaleko Mbodiene kostaldean leial jarraitzen du

Asteazkena, 2014(e)ko maiatza(r)en 21-(e)an 10:14etan

Portada Urdaibai Mayo

Azaroaren 1ean "Urdaibaik" Dakar hiriko erdigunea utzi eta Ponto eta Mbodiene arteko kostaldera iritsi zen. Ordutik, sei hilabetetan zehar Mbodieneko kostaldean leial jarraitu du, martxoaren amaieran Gambia eta Guinea Bissauko lurretara egindako bost eguneko txangoa izan da salbuespen bakarra.

Satelite igorleak seinalea akatsik gabe emititzen jarraitzen du eta honi esker "Urdaibai" aurkitzen den puntu zehatzen berri jakin dezakegu. Satelite metodo hauek ez dira posizioaren berri ematen diguten metodo bakarrak, informazio honetaz baliatuz pasadan eguberrian Senegalera bidaiatu genuen eta bertatik bertara behatu ahal izan genuen "Urdaibai" eta negua pasatzeko aukeratu zuen lekua.

IMG 2740 copia

Atsedenlekutzat "Urdaibai"k erabiltzen duen nasa

P1050725

Gaua igarotzeko erabiltzen duen kostaldetik hurbil dagoen baobab-a

Berriki, frantziar herritar batek bere oporraldian Senegalen arrano arrantzale bati egindako argazki batzuk helarazi zizkigun eta arrano arrantzalea "Urdaibai" zela baieztatu ahal izan genuen.

Urdaibai en Senegal

Jeans-Jacques Guitard-ek Mbour-etik hegoaldera Mbodiène-ko paduran egindako argazkia (Senegal)

"Urdaibai"ren egunerokoa:  goizean goiz bertan dagoen hondartzako nasa batetara hurbiltzen da,  ostean arrantza saioak egin eta ondoren egunaren zati handiena garai honetan lehor dauden barrualdeko padura eta hezeguneetan igarotzen du. Eguna bukatzeko, hezegunetik hurbil aurkitzen diren hiru baobab erraldoietara joaten da gaua pasatzera.

urdaibai mayo
Zorte on!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information