Limikolen migrazio pase itzela Gautegiz Arteagako hezeguneetan

Ostirala, 2014(e)ko maiatza(r)en 16-(e)an 10:53etan

one

Limikolen talde mixtoa (Kuliska zuriak, txirri arruntak eta txirri zuriak).

Gaur maitzak 16,  hegazti migratzailez beterik hasi dugu eguna Gautegiz Arteagako hezeguneetan. Honela, kantitateaz gain egondako espezie dibertsitatea aipatzekoa delarik. Besteak beste, bernagorri arruntak eta kuliska zuriak, txirri zuria, txirritxo handiak, borrokalariak, kuliska ilunak eta haien artean espezie berezi bat; Temminck txirria.

two

Temminck txirria lehen planoan beste limikola batzuekin batera

Temminck txirria, txirri txikiaren antzeko limikola edo zangaluze bat da baina azken honekin alderatuz gero hankak askosaz laburragoak ditu eta horixkak. Artikoan kumatzen duen hegazti limikola bat da. Batez ere Eskandinabia iparraldean, eta Rusiako zonalde borealeko kostaldean, babesturiko inguruak nahiago dituelarik, hala nola, fiordo, badia, delta eta padurak. Barrukaldeko lurralde garaiagoetan ere kumatzen du 1200mtaraino.

tree

Temminck txirria

Urdaibain oso hegazti arraroa da, migrazio garaian oso gutxitan behatu ahal izan dena, beti ere ale bakanak antzeko tamainudun beste espezie limikola batzuz lagundurik, txirri arrunta, txirri zuria, edo txirritxo handia kasu. Migrazio mugimendu hauetan zehar hondartzak ekiditen ditu eta nahiago ditu padurak, barnekaldeko hezeguneak, estuarioak eta errekastoen bazterrak. Espezie honen gehiengoak Sahel inguruan, Nigeriako sabanan, Senegalen, Malin, Chad eta Nigerren, eta ekialderago Egipto, Irak, eta Afrikako ekialdeko kostan egiten du negupasa (Cramp).

   

 Limikola interesgarri hauekin batera, 28 mokozabal ere agertu dira, hainbat lertxun gorri, arrano arrantzale bat eta beste hegazti migratzaile batzuk ere agertu dira gaur.

four

Lokatzean elikatzen

five

Txirritxo handiak

maris

Hezegunearen itxura goizean goiz

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information