Praktikak Urdaibain arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuan. 2014ko uda.
Ostirala, 2014(e)ko maiatza(r)en 23-(e)an 08:47etan |
Arrano arrantzalea Urdaibain beha daitezkeen hegazti liluragarrienetarikoa da. Bandera-espeziea izateak tresna paregabe bihurtzen du kontserbazioa, ingurumen-hezkuntza eta ekoturismoa bultzatzeko. Proiektu honen barruan hamabi arrano arrantzale gazte askatuko dira urtero, 5 urtez jarraian. Proiektua Eskoziako Gobernuari, Roy Dennisek zuzendutako Highland Foundation for Wildlife aholkularitzari esker jarri ahal izan da martxan. Hegazti hauek Urdaibaira heltzean aklimatazio dorre batean geldituko dira hainbat astetan askatu baino lehen. Urdaibaiko inguruan hilabete inguru igaro ostean Afrikarantz migrazioa hasiko dute.
1.PRAKTIKA. Espeziearen jarraipen zientifikoa Urdaibaiko paduran Helburua: Paduran askatuko diren aleen portamoldearen monitorizazio lanetan parte hartzea eta migrazioan dauden aleekin izan ditzaketen elkarrekintzen jarraipena.
Enpresa praktika eta boluntarioei zuzenduta Txandak: Lekuak: 6 (Ikasle bakoitzak txanda baten baino gehiagotan parte hartu ahal izango du). Eskaera handia balego ikasle bakoitzak txanda batetan soilik parte hartuko du. Izen-emateko kontaktua: Aitor Galarza, bidali kurrikuluma (agalarza@telefónica.net). Izena emateko epea: 2014ko ekainak 27a 2. PRAKTIKA. Urdaibain birsartutako aleen zainketa eta kudeaketa lanak. Helburua: aleak askatu aurretiko zainketa lanetan parte hartzea, arranoen elikatze-lanak, Hacking-ean duten portamoldearen jarraipena, aleen askatzea eta hasierako egunetako jarraipena.
Enpresa praktika eta boluntarioei zuzenduta Txandak: Lekuak: 6 (Ikasle bakoitzak txanda baten baino gehiagotan parte hartu ahal izango du). Eskaera handia balego ikasle bakoitzak txanda batetan soilik parte hartuko du.
Izen-emateko kontaktua: Edorta Unamuno, bidali kurrikuluma ( Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ) Izena emateko epea: 2014ko ekainak 10a Baldintzak: |