Jendetza eta hegazti ugari urreratu da Hegazti Migratzaileen Mundu-mailako Egunean

Astelehena, 2014(e)ko maiatza(r)en 12-(e)an 08:13etan

Portada

Atzo Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna ospatu genuen Ibilbide aeroen helmuga, hegazti migratzaileak eta turismoa lemapean. Testuinguru honetan Urdaiabi Bird Centerren ekintza desberdinak burutu ziren.

Behatzen

Miradora

Goizean, Gautegiz Arteagako marisman aurkitzen ziren hegazti akuatiko desberdinen presentziaz gozatu ahal izan zuten bisitariek zentroko teknikoen aholkularitzapean, hegazti hauetako batzuk Europa erdialde eta iparralderako migrazioan aurkitzen dira. Bisitariek hegazti akuatikoak behatu, hauen bizi-erari buruzko informazioa jaso eta eraztunketa zientifikoaren saio bat ikusi ahal izan zuten bertatik bertara. Hemen, migrazioa luze bat egin eta zentro inguruko habitetan aurkitzen diren hegazti txikiekin egin zen erakustaldia.

Kanpoan eraztuntzen

Eraztuntzen
Beste alde batetik, bisitariek audioguiden bitartez museoa bisitatu eta zentro aurreko hezegunean aurkitzen ziren hegazti akuatikoen presentziaz gozatu ahal izan zuten egun osoan zehar.

Mokozabala

Mokozabalak eta Zangaluzeak

Lertxun gorria

Lertxun gorria

Enarak

Enarak eta uhalde enarak

Kopetazuria

Kopetazuria txitarekin

Bestalde, txikienek ere partehartzeko aukera izan zuten, ikusi daiteken moduan hau da beraien lanaren emaitza. Hezegunea migrazioan dauden hegazti koloretsu desberdinez bete da ;). Jardunaldi dibertigarria izan da benetan!!

Umeak

Umeak lanean

Murala

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information