Berriak


Osteguna, 2014(e)ko ekaina(r)en 26-(e)an 10:37etan

6 sarrera jendearekin

Urdaibai Bird Center-ek Urdaibaiko Biosfera Erreserban burutuko diren dibulgazio bekak emateko programa deitu du.
Langabean dauden gazteentzat eskaintzen diren lan-harremanik gabeko prestakuntza praktiko hauek, Lanbideren – Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza daukate, 1543/2011ko urriaren 31ko (Azaroaren 18ko, BOE) Errege Dekretuaren babespean.
Beken helburuak hurrengokoak dira:

- Turismoarekin zerikusia duten ikasketetan tituludunei, prestakuntza-praktikak egiteko aukera eskaintzea. Beteko diren lanak, Urdaibai Bird Center-en proiektuen dibulgazio zientifikoarekin erlazionatuta egongo dira, besteak beste.

- Gazteak prestatzea esperientzia har dezaten natura turismo arloan, dibulgazio zientifikoan eta Urdaibai moduko inguru naturalen balio naturalistikoen ezagueran.

- Pertsona horien lan-munduratzea erraztea; hain zuzen ere ekoturismoarekin eta azken finean, gaur egun etorkizun handia daukan "lan berdea" deritzonarekin erlazionatuta dauden lanetan.

IMG 4057

BEKAREN OINARRIAK

1.- Nori zuzenduta
Gazte eskatzaileek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

Eskakizunak
- Prestakuntza hasten den unean gehienez 25 urte izatea (uztailak 1)
- Langabezian egotea
- Turismo unibertsitate-titulua edo natura turismoarekin erlazionatutako ikasketak izatea.
- Hizkuntzen ezaguera izatea (Euskara, Ingelesa, Frantsesa ...)

Baloratuko da
- Bezeroarentzako zerbitzuan esperientzia izatea.
- Urdaibaiko Biosfera Erreserbako balio naturalistikoei buruzko ezaguera izatea

2.- Beka-kopurua
2 beka, lan-zentroan burutuko diren prestakuntza-praktiketarako.


3.- Praktikaren iraupena
Prestakuntza-praktikaren iraupena 4 hilabetekoa izango da. Hasiera eguna uztailaren 10ean eta bukaera eguna urriaren 10ean izango da


4.- Praktikaren ezaugarriak
Parte-hartzaileek astean 30 orduko lan-praktikak egingo dituzte, goizez, arratsaldez edo goiz eta arratsaldez, baina inoiz ez gaueko txandan. Parte-hartzaileek tutore bat izango dute zentroan eta praktikak ondo egiten direla arduratuko da pertsona hori. Bekaren iraupena 4 hilabetekoa izango da, uztailean hasi eta urrian bukatuz.


5.- Bekaren diru-kopurua
Bekaren diru-kopurua 2.000 € gordinekoa izango da. Diru-kopurua 4 hilerokotan ordainduko da eta Aranzadik Giza Segurantzako gastuak hartuko ditu.


6.- Eskaerak
Eskaerak jasotzeko epea 2014ko ekainaren 26tik uztailaren 7 arte izango da.

Eskabide orria betetzeko sartu gure web-orriko "Urdaibai Bird Center natura turismoko bekak" atalean edo sartu hurrengo estekan:

http://www.birdcenter.org/eu/zer-eskaintzen-dugu/eskaintza-bekak

 
<< Hasiera < Aurrekoa 431 432 433 434 435 436 437 438 439 440 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information