Proposamen didaktiko berria Urdaibai Bird Center-en ARRANO ARRANTZALEA EUSKADIN
Astelehena, 2014(e)ko ekaina(r)en 09-(e)an 08:30etan |
Kulturak elkarlotu eta gure ezagupenak zabaltzen dituzten migrazio bideak Urdaibai Bird Center-ek Txingudiko paduretako Ekoetxearekin elkarlanean, ingurumen hezkuntza proiektu bat garatuko du hurrengo urteetan zehar, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro eta lurralde politika sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzaturik eta Ingurugelak koordinaturik.
Habi artifiziala Urdaibai Biosfera Erreserban
Testuingurua:
http://www.birdcenter.org/eu/proiektuak/proyectos-de-seguimiento-mediante-nuevas-tecnologias/237
Helburuak:
Satelite bidezko jarraipenak ingurumen hezkuntzarako bide berriak irekitzen ditu
Hartzaileak:
Arrano arrantzalea hezeguneak babesteko ikurra da mundu mailan Proiektuaren faseak:
Bisita aurretik prestatzea, web atari batetik deskargatu ahal izango diren material didaktikoak erabiliz. Honez gain, arrano arrantzalearen ohiturei buruzko informazioa eduki behar da, satelite bidezko migrazioaren jarraipenaren eta proiektuarekin erlazionaturiko berriekin batera.
- Unitate didaktikoa (on line) -Komikia (deskargatu daiteke) - Erakusketa (ibiltaria edo deskargatu daitekeena)
Aldi berean egingo dira Urdaibai Bird Center eta Txingudiko paduretako Ekoetxeatik. 2 orduko iraupena izango dute, hala ere, zentruen inguruan behatoki desberdinak daudenez, bisitaldi luzeagoak egin ahal izango dira zentruek hala nahi izanez gero. Bisita hauek, 2014. Urteko urriaren 6 eta 24 bitartean izango dira eta dohainik izango dira. (Zentrua arduratuko da garraioaz).
Urrian bisitaldi gidatuak eskeiniko dira proeiktuan parte hartuko duten eskoleentzako.
Martxoaren erdialdera, WOW (World Osprey Week) testuinguruan, proiektuan parte hartzen duten ikastetxeek buruturiko jardueren ebaluazioa egin eta proiektuaren baitan, irakasleek izandako bizipen eta esperientzien inguruko iritziak jasotzeko saioak egingo dira.
PARTE HARTZEKO MODUAK: Interesaturik dauden zentruek aurretiaz izena eman beharko dute bisita egin nahi duten ekipamenduan bertan. URDAIBAI BIRD CENTER: 699 839 202 TXINGUDI EKOETXEA: 943 619 389 |