Berriak


Ostirala, 2014(e)ko uztaila(r)en 04-(e)an 16:13etan

Urdaibaiko Biosfera Erreserba Euskadi Birding Sarera batu da eta Bizkaian hegaztiak behatzeko lehen puntua izango da. Urdaibai Bird Center informazio puntu berria izango da eta orain arte Euskal Autonomi Erkidegoan dauden zortzi informazio puntuei batuko zaie.

arg 1

Urdaibai Bird Centerren batutako Birding Euskadiko kontsulta-kontseiluak Urdaibai Biosfera Erreserba sarean sartzea aho batez onartu zuten. Gainera, informazio bulegoa Urdaibai Bird Center izatea adostu zen. Honela bai turista ornitologoak bai birdwatcherak inguru interesgarri honi buruzko eta Birding Euskadi inguruko informazioa lortu dezakete bertan.

Lehen jardunaldi honetara sareko kide diren hezegune eta parke naturalen ordezkariak batu dira, horien artean Urdaibaikoak ere. Eskualde desberdinetako agente turistikoak, landa guneak garatzen lan egiten duten taldeak eta Euskadin birding munduarekin lotutako enpresak batu dira Urdaibai Bird Centerren.

Euskadiko birding saretik kanpo dauden beste sare batzuetako kideak izan dira gonbidatu bezala eta beraien esperientzia, ibilbidea eta gaur egungo egoeraren berri eman dute. Hauen artean, Birding Nafarroa, Birding in Extremadura eta Gaztela eta Leongo TRINO proiektuaren ordezkariak izan dira hizlari.

arg 2

Hemendik aurrera, Urdaibaik turismo ornitologikoaren helmuga izateko helburuarekin lanean jarraituko du.

Birding Euskadi HAZI Fundazioa eta Basquetour-en artean garatzen den proiektu bat da.

              

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 431 432 433 434 435 436 437 438 439 440 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information