Berriak


Ostirala, 2014(e)ko uztaila(r)en 11-(e)an 16:20etan

"Arrano arrantzalea Urdaibain berreskuratzeko proiektuaren" bigarren urtea den honetan, lan-fase berri bati hasiera eman diogu, Eskoziako Gobernuak emandako arranoen harrerarekin batera.
Horretarako, Urdaibai Bird Center-eko teknikari talde bat Eskoziara joan da "Highland Foundation for Wildlife" fundazioko langile espezializatuekin biltzeko eta arrano berriak jasotzeko.

P1040422

Zentruko teknikariak, arranoetako bat eraztuntzen.

Arrano gazteak gauez heldu dira zentrora, egoera ezin hobean. Bertan, pisatu eta eraztuna jarri zaie. Highland-etatik Urdaibairainoko bidai luze honetan, uneoro teknikarien zaintzarekin, ez da arazorik egon. Dagoeneko haien habitat berrian daude atseden hartzen, Urdaibaiko paduretara ohitu daitezen prestatutako gunean. Datozen asteetan lan gogorra izango dute zentroko teknikariek, 11 txitak aurrera ateratzeko. Gure saria arranoak askatu eta Urdaibain hegaz ikustea izango da, baita haien Afrikarainoko hegaldi luzea jarraitzea ere.

Haien harrera ospatzeko, Urdaibai Bird Centerrek proiektuaren zuzendaria den Aitor Galarzaren hitzaldi bat antolatu du. Bertan, fase berri honen nondik norakoak azaldu dira, eta Eskozian egindako lana. Ondoren, arranoen aklimatazio-gunea ezagutu dugu, non arranoak hurrengo asteak pasatuko dituzten ingurura ohitzen.

P1040486

Aitor Galarzaren hitzaldia.

Arrano arrantzalea (Pandion haliaetus) Urdaibain topa daitezkeen hegazti ikusgarrienetariko bat da. Bandera-espeziea izateak tresna paregabe bihurtzen du kontserbazioa, ingurumen-hezkuntza eta ekoturismoa bultzatzeko. Aranzadi Zientzi Elkarteak jarri du martxan 5 urterako plan hau, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailekin elkarlanean. Honen helburua da Urdaibain harrapari honen ugaltze-nukleo berri bat sortzea.

IMG 1766

Arrano arrantzale bi, aklimatazio gunean

Berreskuratze plana jakintza-alor anitzeko talde batek eramango du aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Urdaibai Bird Centerreko teknikariek osatua, baita horrelako proiektuetan esperientzia handia duen kanpoko langileak ere. 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 431 432 433 434 435 436 437 438 439 440 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information