Maiatzak 11, Hegazti Migratzaileen Mundu-Mailako Eguna!
Asteazkena, 2014(e)ko maiatza(r)en 07-(e)an 07:32etan |
Igande honetan, hilak 11, ospatu gurekin Hegazti Migratzaileen Mundu-Mailako Eguna Urdaibai Bird Center-en!
Ekintza mordo bat izango dugu goizean zehar: - 10.00etatik aurrera: eraztunketa zientifiko saioa. Hurbiltzen denak zuzenean ikusi ahal izango du hegaztiak nola eraztuntzen diren, zertarako egiten den, inguruko espezie arruntenak zeintzuk diren etab. - Doako bisita gidatuak 11.00etan (euskaraz) eta 12.30etan (gazteleraz). Ordu beteko iraupena izango dute. Ez ahaztu lehendik erreserbatzea! (erreserbak: 699 839 202) - Hegazti migratzaileei buruzko aholkularitza zerbitzua kanpoko behatokietan goizean zehar. - Umeentzako txokoa: marraztu zure hegazti gogokoena. Gainera, egun osoan zehar, 10.00etatik 20.00etara bisita autogidatuak doakoak izango da.
Beraz, zatozen orduan zatozela, ondo pasatzeko hamaika aukera izango duzu. Zure zain izango gara! |