Berriak


Astelehena, 2014(e)ko apirila(r)en 14-(e)an 10:08etan

GM

Asteburu honetan "Geographical magazine" aldizkariko kazetariak Urdaibai arte iritsi dira Urdaibai Bird Center eta aurrera daramatzan proiektuak zuzenean ezagutzeko asmoz.

Nick Haslam2
Nick Haslam eta Solanche Eggermont hegaztiez eta euren migrazioaz aritzen den gure zentroari buruzko artikulu bat egiteko asmoarekin etorri dira.
Aldizkari entzutetsu hau hainbat gairi buruz aritzen da, gai kulturalak, etnografikoak, basabizitzaren ingurukoak, abentura eta esplorazioari buruzkoak esaterako, horiek guztiak kalitate handiko argazkiekin ilustratuta.

Nick Haslam

Lau eguneko egonaldian zehar zentroan martxan ditugun proiektuetan zuzenean parte hartzeko aukera izan dute. Eraztunketa zientifikoari dagokiola Urdaibaiko habitat ezberdinetan ditugun Esfortzu Konstanteko Estazioak ezagutu dituzte. Honela ba, hainbat espezieren markaketaren eta jarraipenean hartu dute parte, benarriz arrunta, lezkariak, txinbo kaskabeltzak… baina kazetarientzako benetako izarra txio iberiarra izan da, penintsulako berezkoa dena eta Afrikatik etorri berri dena. 

Iberikoa
Horrekin batera GM-ek  Oruetako urmaelean (Gautegiz Arteagan) daramagun enararen eztei aurreko migrazioaren jarraipenean ere parte hartu zuen. Horrela ba, aldizkariko pertsonalak liluratuta ikusi zuen nola ehundaka enara lezkadietako etzalekuetara hurbiltzen zen arratsaldero, eta eraztunketan eta askapenean lagundu ostean Europarantz daramaten bidaiari buruz hainbeste ezaguera hartu zituzten.

golondrinas
Gainera GM-ek Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren ingurua ezagutu du zentroko dibulgazio lanetan aritzen den pertsonalaren eskutik, horrela ba, begi bistan izan dute bertoko flora, fauna eta paisaia ikusgarria, guzti hori zentrotik eramaten diren ikerketa lerroekin lotuta.

Proiektuetatik azpimarratuenetariko bat Zentroak arrano arrantzalearen berreskurapenarekin daramana izan da, eta harrituta gelditu dira inguruko eskolek proiektu honetan duten parte hartze eta mundu mailako harremanekin.

Carmen
Euren aldetik, bai Nick-ek eta bai Solange-k eskerrak eman dizkigute anfitrioi lanak egin ditugun zentroko pertsonalari, eta baita ere Urremendi landa garapenerako pertsonalak egonaldiaren antolaketan egindako lanagatik eta David Elezgarairen gida lanarengatik ere.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 441 442 443 444 445 446 447 448 449 450 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information