Berriak


Astelehena, 2014(e)ko maiatza(r)en 19-(e)an 09:03etan

p0 y p1

Astearte honetan, maiatzak 20an, 20:00 etan Gernikako Elai Alai Aretoan Urdaibain aurrera eramaten ari den arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuari buruzko hitzaldia izango da. Proiektu honek, joan den urteko udan zehar eman zituen lehenengo pausuak Urdaibai Bird Centerreko teknikarien eta Eskoziako Highland Foundation for Wildlife-eko adituen arteko elkarlanari esker. Izan ere, Urdaibaiko Biosfera Erreserban aklimatazio denboraldi bat pasatu ondoren Eskoziatik ekarritako 12 arrano arrantzale gazte askatu ziren. Iaz egindako lanari esker, eta hurrengo urteetan egingo den proiektuaren jarraipenarekin espero da etorkizun hurbil batean arranoak umatzera Urdaibaira bueltatzea.

Hitzaldi aguila
Hegazti honen ekologia eta munduko beste zona batzuetan arrano arrantzalearen berreskurapena ahalbidetu duten prozesua ezagutzeko asmoarekin, proiektuaren zuzendaria den Aitor Galarzak gerturatzen den guztiari zuzenean azalduko die joan den urteko esperientziaren nondik norakoak eta zein den askatu ziren arranoen gaur egungo egoera.

Horrez gain, proiektu honi lotuta doan ingurumen hezkuntzari buruzko proiektuari buruz ere arituko da.

Sarrera librea eta doakoa izango da

 
<< Hasiera < Aurrekoa 441 442 443 444 445 446 447 448 449 450 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information