Urdaibai, gure arrano arrantzale gazteak bidai berri bat egin du lurralde afrikarrean zehar. Ezagutu bere ibilbidea.

Ostirala, 2014(e)ko apirila(r)en 11-(e)an 06:47etan

Bazirudien gure arrantzale gazteak Senegalgo kostaldeko herri txiki batean finkatua zela, Saloum Delta handitik gertu. Aitor Galarzak, proiektuaren zuzendariak, ondo baino hobeto egiaztatu zuen, egindako bidaian, gure Urdaibai primeran zegoela, eta baita gurekin konpartitu ere gure web gunean.

 

23 21
Urdaibai arrantzale gaztea finkatu zen nasa, Ponto izeneko herrian, Senegalen.


Gure harridurarako, pasa den martxoaren 25ean hegaldi berri bati ekin zion, hegoalderantz eginez. Beste batzuetan egin duen bezala, kostaldea jarraitu zuen Afrikako mendebaldeko herrialdeak zeharkatuz eta geldialdi ugariak eginez, latitude horietan kostalde osoa hartzen duten estuario handietan. Eremu horretan nagusi diren mangladi eta hareatzek aterpe ezin hobea dira urtero haraino jotzen duten milaka hegatzi migratzailerentzat.

 

dia30Gambia2
Gambia ibaia. Bere hegaldian esploratu dituen estuarioetako bat.


Bidaia hainbat egunetan zehar luzatu da. Web gune honetako Jarraipen Teknologiak atalean ezagutu ahal izango dituzue gure Urdaibairen bidaiaren nondik norakoak. Noraino heldu ote da?

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information