Berriak


Larunbata, 2012(e)ko iraila(r)en 08-(e)an 05:35etan

Aste hasieran Rafa Garaitak behe paduran lehenengo arrano arrantzalearen (Pandion haliaetus) behaketa egin zuen eta egun gutxiren buruan Gautegiz Arteagako barru aldeko paduretan ikusteko aukera izan dugu.

Urtero legez, Urdaibaiko biosfera erreserbako espezie migratzailerik ikusgarrienetarikoa bueltatu da. Eskandinavia, Alemania eta Britainiar irletatik datorkigun hegazti honek, atseden hartzeko eta elikatzeko aukera ematen dioten padurako leku konkretuak aukeratzen ditu, Afrikarantz egingo duen bidaian geldiunea burutuz. Hori dela eta, Gautegiz Arteagako padurak aukera paregabea eskaintzen du hegazti hau arrantzan ikusteko.

Gainera, Urdaibain gelditzea erabakitzen duen ale bakoitzak leku oso espezifikoak aukeratzen dituzte arrantzatzeko; beraz, nahiz eta eskualdean hegazti bat baino gehiago egon, oso zaila izaten da argazkian ikusten den modura, ale bi elkarrengandik hain gertu ikustea 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 571 572 573 574 575 576 577 578 579 580 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information