Berriak


Astelehena, 2012(e)ko iraila(r)en 17-(e)an 07:14etan

Urdaibai Bird Center,  mokozabalekin eztei osteko migrazioaren jarraipena egiteko  proiektu berri batetan parte hartzen ari da, hain zuzen ere, migrazioan Europa hegoalderantz eta Afrikarantz doazela  Euskal Herriko  padurak nola erabiltzen dituzten aztertzeko helburuarekin.

Proiektuaren helburua beraz, mokozabalek atseden hartzen duten hezegune horietan duten portaera aztertu eta  habitat erabileraren jarraipena egitea da. Euskal Herriko padurak kontserbazio arloan garrantzi handia duten mokozabalen populazio konkretu batzuk erabiltzen dituzte; hain zuzen ere Waddensee itsasoan, Holanda eta Alemania artean umatu eta Iberiar penintsulan eta Afrikan negua pasatzen duten taldeak igarotzen dira bertotik. Gure padurak nola erabiltzen dituzten jakiteko helburuarekin, zentso eta dokumentazio protokolo bat zehaztu da, eta abian da jadanik Urdaibaiko eta Txingudiko bi hezeguneetan.

Proiektua irailean zehar burutuko da, izan ere hilabete hau baita gure lurraldetik igarotzen diren mokozabalen migrazioan garrantzitsuena. Lan honekin lortu nahi dena zera da, mokozabalek aukeratzen dituzten  inguru gogokoenak eta leku horietan dituzten mehatxuak zeintzuk diren identifikatzea da.

 

Esan beharra dago ere, proiektua zentroak uda garaian eskaintzen dituen boluntario eta formazio programaren barruan sartuta dagoela. 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 571 572 573 574 575 576 577 578 579 580 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information