Zangaluzearen txitak arazorik gabe haziz doaz Gautegiz Arteagako paduran

Ostirala, 2012(e)ko uztaila(r)en 27-(e)an 08:56etan

Duela hilabete plazaratu genuenez, zangaluzeen bikote batek lehenengo aldiz aurrera atera zuen beraien habia Gautegiz Arteagako paduran. Hasiera batetan, habiako lau arrautzetatik biren eklosioaren testigu izan ginen, baina egun gutxi batzuen buruan gure poztasunerako hirugarren txita bai jaio zela baieztatu ahal izan genuen; azken hau, hegazti askotan gertatzen den modura, aurrekoak baino zerbait txikiagoa.


Txitak jaio eta denbora gutxira habia zegoen lekutik aldenduz joan ziren euren gurasoen babespean urmaeleko ur-azalenetan janaria bilatzera: intsektu txikiak, larbak, krustazeo txikiak…
 
Honela ba,  hilabete honetan zehar hiru txitak egunetik egunera nola hazten joan diren eta inongo arazorik gabe aurrera ateratzen doazela  ikusi ahal izan dugu.
 

Denbora tarte horretan, ohizkoa eta oso deigarria izan da nola helduek beraien umeak defendatzen dituzten, eta nahiz eta lehen inpresio batetan zangaluzeak oso hegazti hauskorrak direla pentsatu izan, oso eraginkorrak dira arrisku-oihuak eta hegaldi erasokorrak erabiliz  ustezko harrapariak uxatzeko orduan; horien artean hainbat harrapari, lertxun, lertxuntxo eta batzuetan printzipioz arriskutsuak ez diren ahateak ere uxatuz.

Azkenik, aipatu beharrean gaude, nahiz eta ezin dugun ziurtasun osoz esan, urmaelean beste zangaluze bikote bat dagoela eta susmoak ditugula habia berri bat aurrera ateratzen dabiltzala.

Ia hurrengo egunetan, susmo hau konfirmatu ahal genezaken!!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information