Berriak


Ostirala, 2012(e)ko urria(r)en 05-(e)an 09:20etan

Zentro aurreko paduran hegazti eder hau ikusteko aukera izan dugu.

Gautegiz Arteagako hezegunera etortzen diren hainbat limikolen artean  hamar itsas-mika behatu genituen marea-goran atseden hartzen. Eurekin batera, Kuliska zuriak (Tringa nebularia), bernagorri arruntak (Tringa totanus), kuliska buztan beltzak (Limosa limosa) eta txirri arruntak (Calidris alpina) ikusi ahal izan ziren.

Marea gora dagoenean eta padurako lokatz-lautadak estaltzen direnean, lokaztietan jateko moko hain espezializatuak dituzten hegazti hauek uretatik salbu gelditzen diren lekuetara mugitzen dira atseden hartzera. Normalean leku hauek uretatik kanpo gelditzen diren ihitza, irlatxo eta munak izaten dira.
 
Azpimarratzekoa da ere 10 itsas-mika horien behaketa Gautegiz Arteagako paduran egitea; izan ere, espezie honek, aipatu diren beste limikola-espezieekin alderatuz, ez baititu goi padurako inguruak erabiltzen atseden hartzeko.
 
  
 
<< Hasiera < Aurrekoa 571 572 573 574 575 576 577 578 579 580 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information