Bisitari arraroa, interesgarria eta iheskorra
Ostirala, 2012(e)ko iraila(r)en 14-(e)an 12:40etan |
2012ko irailaren 10ean goizean goiz, Gautegiz Arteagako paduran eta zentroaren aurrez aurre, ohitura iheskorrak dituen eta gure lurraldean arrunta ez den espezie bat ikusteko aukera paregabea izan genuen.
Hegaztia hain zuzen ere, ikusteko hain zaila suertatzen den uroilanda txikia da (Porzana pusilla); izatez, banaketari dagokiola, Europako mendebaldean eta Iberiar penintsulako hego mendebaldean populazio sakabanatu batzuk ezagutu arren, bere banaketa batez ere Europa ekialdearen barne aldekoa da. Antzeman zen egunetik hainbat eta hainbat izan dira Oruetako behatokira hurbildu diren hegazti-zaleak uroiloen familiako espezie hain bitxi hau ikusteko asmoarekin, eta ikusteko aukera ere izan dute, hain gustuko duen ur ertzeko landaredia artetik irteten zen momentuetan. |