Zankaluzearen umaldi arrakastatsua Gautegiz Arteagako paduran

Ostirala, 2012(e)ko abuztua(r)en 17-(e)an 10:22etan

 

 

Zankaluze arruntaren (Himantopus himantopus) hiru txitak umaldiko garairik kritikoenak igaro ostean aurrera atera dira. Behin habia utzita eta gurasoen jarraipen eta zaintza estua izan ondoren, zankaluze gazteak independentzia osoarekin dabiltza hezeguneko hegoaldeko partean.Ohikoa bihurtu da hiru txitak Gautegiz Arteagako padurako puntu desberdinetan elikatzen ikustea, normalean irlatxoen inguruan dabiltza, bai janari bila edota bai bero askotako egunotan lurrean etzanda atseden hartzen. Hala eta guztiz ere, ingurutik beti ikus daitezke gurasoak, jadanik, beraien tamainakoak bihurtu diren gaztetxoak zaintzen. 

Hiru txitak urmaeleko irlatxoan atsedenean

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information