Denboraldiko lehenengo limikolen taldeak gure artean

Osteguna, 2012(e)ko abuztua(r)en 09-(e)an 17:10etan

Egunotan Europako iparraldean umaldia burutu ostean, hainbat limikola espezieren etorrera ikusten hasi gara Urdaibain. Gautegiz Arteagako paduretan ikus daitezkeen espezieen artean kopuru handienetan, kuliska zuriak (Tringa nebularia), Kuliska ilunak (Tringa ochropus), Kuliska txikiak (Actitis hypoleucos) eta bernagorri arruntak (Tringa totanus) aipa genitzake. 

Kuliska zuriak eta bernagorri arruntak Gautegiz Arteagako urmaelean 

Guzti horiekin batera, borrokalaria ere (Philomachus pugnax) ikus daiteke irlatxoen artean bazkatzen eta aldi berean txirri txikiak (Calidris minuta) eta txirri arrunten (Calidris alpina) helduak ere agertu dira ohizkoa den legez kantauriar itsasadarretan gazteen etorrerari aurre hartuz.

Txirri arruntak kuliska zuriarekin padurako irlatxoan atseden hartzen

Bestalde aipatzekoa da ere hainbat hegaberaren agerpena, seguruenik dispertsioan dauden ale gazteak izango dira, neguari aurre hartuz, udako garai honetan Urdaibaiko padurari kolorea emanez. 

Eta nola ez! Txirritxo txikien taldetxoak ere ikusi ditugu, Afrikarantz bidaian doazela, urmaelean elikatzen eta atseden hartzen.

Azkenik, pozgarria da ere ikusteko hain zaila den kuliska pikarta ere gure artean egotea eta Gautegiz Arteagako urmaela espezie hau ikusteko leku paregabea bihurtu dela ikustea.

Kuliska pikarta (tringa glareola) 

Laburtuz, umaldi garaian gauden honetan, egunotan Gautegiz Arteagako padurak migrazioan dauden limikolak ikusteko aukera ezin hobea ere eskaintzen digu.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information