Eztei osteko eraztunketa kanpaina. Abuztua-Iraila 2012

Asteazkena, 2012(e)ko uztaila(r)en 25-(e)an 07:46etan

Bigarren urtez jarraian, Urdaibai Bird Center-Aranzadi zientzi-elkartea eraztunketa taldetik, eztei osteko migrazioan egingo den eraztunketa kanpaina baten berri ematen dizuegu; hain zuzen ere, abuztuaren 1etik Irailaren 30era. Eraztunketa-estazioa Urdaibaiko Biosfera erreserbako goi paduran kokatzen da.

 

Inguruko hegaztiak paduretako hegaztiak dira batik bat, horien artean lezkari arruntak, benarriz arruntak eta papourdinak dira ohizkoenak, baina beste urte batzuetan gertatutakoaren antzera, posible da ur-benarrizen bat ere eraztuntzea.

Horrekin batera, beste eraztunketa-aktibitate batzuetan ere parte-hartuko da, esaterako enaren etzalekuetako jarraipenean eta limikolen eraztunketan.
 

 

Kanpainaren helburua, paseriformeen eta antzekoen eztei osteko migrazioaren jarraipenean datza, eta Atlantic Flyway Network taldea osotzen dugun Bizkaiko golkoko kostaldeko beste estazio batzuekin batera lan egingo da. Urte honetan konkretuki Papourdinaren migrazio-ereduen ikerketan arituko da batez ere.
 


 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information