Berriak


Asteartea, 2024(e)ko maiatza(r)en 07-(e)an 12:23etan

2024WMBDPOSTEREUSKARA

Maiatzaren 12an, Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna ospatuko dugu Urdaibai Bird Centerren, eta bi ekitaldi handi antolatu ditugu egun garrantzitsu honetan gurekin bat egin nahi dutenentzat. 

Ekitaldiak Bizkaiko Foru Aldundiaren, BBK-ren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eramango dira Aurrera.

Ospakizunei hasiera emateko, eraztunketa zientifikoaren bi saio ditugu, eta parte-hartzaileek lekua erreserbatu behar dute. Pixka bat geroago, Jonathan Rubinesek eta José María Fernández-Garcíak «Rutas para ver aves» liburu berria aurkeztuko dute, naturaren edozein maitalerentzat ezinbestekoa. Edonor joan daiteke hitzaldira eta bi aditu horiek ezagutu

WPNWMBD2024

Aurten, intsektuek hegazti migratzaileentzat duten garrantzia da ospakizunaren gaia. Intsektuen populazioak gutxitzearekin lotutako kezkak nabarmentzen dira.

Intsektuak bizi-iturri dira hegazti migratzaileen espezie askorentzat, ez bakarrik umatze-garaietan, baita bidaia luzeetan ere. Intsektuen eskuragarritasunak eragin handia du hegaztien migrazioen egutegian, iraupenean eta arrakasta orokorrean.
Intsektu-populazioei kalte egiten zaie naturguneak eraldatzen direnean edo nekazaritza intentsiboak arriskuan jartzen dituenean. Hiri-garapenak intsektu kopurua jaistea ere eragin dezake. Gainera, pestizidek eta herbizidek hegaztiek elikatzeko dituzten intsektuak kaltetzen dituzte. Energian eta proteinetan aberatsak diren intsektuen eskasiak hegaztien migrazioa eta hazkuntza zaildu ditzake, eta horrek haien immunitate-sistema ahultzen du, ugaltzeko arrakasta murrizten du eta hegazti helduen zein haien kumeen heriotza-tasak handitzen ditu.

2024wbdb4

Hemen, Urdaibain, abian da umatze-denboraldia. Intsektujaleak, sorbeltzak, enarak eta uhalde-enarak bezelako insektujaleak Afrikatik heldu dira. Padura gainean eltxoak ehizatzen ikustea gozamena da.

2024wmbd5

Kume garaian enarak jarraitu ahal izateko, Gautegiz Arteagako habia batean zuzeneko kamera bat ere badugu.

Baina nork daki nolako arrakasta izango duen habiak aurten? Klima-aldaketa eta lehen aipatutako guztiak bezalako mehatxuekin, hegazti horien biziraupena arriskuan dago.

Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna gogoan dugun beste intsektujale bat antzandobi arrunta da. Aspaldidanik, maiatzeko bigarren astean heltzen da Urdaibaira. Distantzia luzeko hegazti migratzaile liluragarri hori ohikoa zen garai batean Urdaibaiko zelai irekietan.

2024wbdb3

Hala ere, bere kopurua azkar jaisten ari da eta Bizkaiak altxor bat galtzeko arriskua du. Egoera hori hazkuntza-metodo tradizionalak desagertzearen ondorio izan daiteke. Lehen aberez beteta zeuden soroak orain beste helburu batzuetarako erabiltzen dira, eta antzandoak bere habitata eta elikagai-iturria galtzen ditu. Egoera hori Bizkaia osoan errepikatzen da.

Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna gure aukera da hegaztien eta intsektuen alde bat egiteko. Etori goiza pasatzen gurekin!

2024wmbd2

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information