Uda ezberdina Urdaibain! 2024ko udako Urdaibai Bird Centerreko ingurumen eta natur turismoko boluntarioen programa.
Asteazkena, 2024(e)ko apirila(r)en 17-(e)an 08:55etan |
Urdaibai Bird Centerretik 2024ko uda honetan egingo den urteko boluntariotza-kanpainaren berri ematen dizuegu. Boluntariotza ekainaren 1ean hasi eta irailaren 15ean amaituko da. Boluntariotza-programa honen helburua pertsonak prestatzea da, ingurumenarekin eta natura-turismoarekin lotutako arloetan esperientzia har dezaten eta, horrela, ingurumen-hezkuntzaren, ekoturismoaren eta ikerketaren esparruan gaitasunak gara ditzaten. Boluntariotzak funtsezko zeregin hauek izango ditu: - Urdaibaiko natura-baliabideen ingurumen-hezkuntza eta dibulgazioa. Boluntarioak aukeratzeko orduan, honako hauek baloratuko dira: - Boluntariotzan parte hartzeko arrazoiak Kanpainan parte hartzen dutenek Urdaibai Bird Centerreko instalazioetan ostatu hartzeko aukera izango dute. Mantenua eta joan-etorriak boluntarioaren kontura izango dira. Zentroaren inguruan, Urdaibaiko Biosfera Erreserban bertan, aparteko edertasuna eta berezitasuna duten lekuak bisita daitezke: Santimamiñeko kobazuloak, Ogoñoko itsaslabarrak, Laidako eta Lagako hondartzak, artadi kantauriarra, landazabal atlantikoko paisaiak, Gernika eta Bermeo... Interesdunek erantsitako inprimakia bete beharko dute Formulario/Eskaera- Inprimakia/Application form Izena emateko epea ekainaren 15ean amaituko da eta ekainaren 16 jakinaraziko zaie hautatuei. Ekaineko lehenengo 2 txandak aukeratzen dituztenei, maiatzaren 20an jakinaraziko zaie aukeratuak izan diren edo ez. Ekainaren 1etik 30era Hautagaiak hautatzerakoan, lehentasuna emango zaie hilabeteko txandak aukeratzen dituzten boluntarioei. Boluntariotza amaitutakoan, boluntariotza-aldian egindako lanen gaitasun-ziurtagiria jasoko dute parte-hartzaileek. Anima zaitezte elkar ezagutzera eta gurekin ikastera!
|