Berriak


Astelehena, 2024(e)ko otsaila(r)en 26-(e)an 15:37etan

Ecuador

Pichincha (Ekuador) probintziako gobernuaren ordezkaritza batek eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko kideek bisita egin ziguten otsailaren 22an, Urdaibai Bird Center bezalako turismo jasangarriko proiektu bat eta klima-aldaketari aurre egiteko aurrera daramatzagun etorkizuneko erronkak, bertatik bertara ezagutzeko.

Nico Garcia Urdaibaiko Biosfera Erreserbako zuzendariak ongietorria eman zion Ekuadorreko ordezkaritzari, eta, jarraian, instalazioak bisitatzeko ibilbidea egin zien. Urdaibai Bird Centerren lantzen ari diren 3 lan-ildoak zeintzuk diren azaldu zitzaizkien: ikerketa/kontserbazioa, ingurumen-hezkuntza eta natura-turismo jasangarria.

Bereziki azpimarratu zen Next Generation proiektua, Eusko Jaurlaritzaren eta Urdaibai Bird Centerren (Aranzadi Zientzia Elkartea) lankidetzaren bidez Gautegiz Arteagako paduretan egindako ingurumen-hobekuntzei buruzkoa.

Distantziak alde batera utzita, Ekuadorren eta Urdaibairen arteko lotura bat aurkituko dugu: Ekuador nahiko herrialde txikia da, habitat aniztasun handia duena (Amazoniako oihana, Andeak, Pazifikoko kostaldea...), eta horrek eskaintzen die ia 1.700 hegazti espezie desberdin edukitzeko aberastasuna. Era berean, Urdaibaiko Biosfera Erreserba ingurune natural txikia da, eta bere balioa Ekuadorren antzera dituen habitat aniztasunean dago (landazabala, artadia, padura, kostaldea, errekak). Bertan 300 espezie ezberdin ere ikus ditzakegu.

Animo Urdaibai, 1.400 hegazti espeziek baino ez gaituzte banatzen!

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information