Urdaibai – Mokozabalen paradisua

Osteguna, 2023(e)ko azaroa(r)en 02-(e)an 11:59etan

spoonbills

Joan den urriaren 8an iritsi zen Urdaibaira, hegaldi luze eta nekagarri baten ondoren, bisitari interesgarri bat, Vrouwke (ND3X), Hrtbeheretako Hoeckelingsdam hirian dagoen kolonia batetik datorren mokozabal gaztea. Hegaztia, hegoalderantz bidaiatzen jarraitu beharrean, Urdaibain egon da azken hilabetean, mokozabalentzako leku paregabean.

WPN Vrouwke3

 Badakigu hemen egon dela denboraldi honetan, ez bakarrik hankan daraman identifikazio-eraztunagaitik, baita bizkarrean GPS gailu bat daramalako ere. GPSaren bitartez beronen mugimendu guztiak jarraitzeko aukera dago.

vrouwke map

Vrouwke migrazioari buruz oraindik geratzen diren galdera ugarietako batzuei erantzuna eman nahi dien proiektu baten parte da. Nola dakite esperientziarik gabeko hegaztiek nora joan beren lehen migrazioan? Ibilbidea beren geneetan kodetuta dago edo esperientzia duten helduei jarraituz ikasten dute? Galdera horiei erantzunak aurkitzea oso garrantzitsua da hegaztiek ingurunea aldatzen dutenean migrazio-ibilbideak azkar doitzeko duten aukera ulertu nahi badugu. Migrazioan erabiltzen dituzten eremuak egokiak izateari uzten badiote, zer bizkortasunez egokitu daitezke?

Proiektu honi buruz gehiago jakiteko egin klik hemen: Jarraitu mokozabalak Herbeheretatik  NIOZ

Interesgarria da Vrouwkeren bidaiak izan duen bilakaera ikustea eta xehetasun guztiak beheko bideoan ikus daitezke. Irailaren 27an hasi zuen hegoalderako bidaia eta urriaren 8an iritsi zen Euskal Herrira. Leku ezin hobea aurkitu zuen Gautegiz Arteagako paduretan elikatzeko, atseden hartzeko eta suspertzeko, eta inguru horretan egon da ia 2 astez. Urriaren 24an, urrutiago arakatzen hasi zen, eta itsasadarreraino joan zen hegan. Harrezkero, joan-etorriko bidaia etengabeak egiten ditu Urdaibain zehar. Itsasadarreko padura irekietan jaten du itsasbeheran, eta gero Gautegiz Arteagako paduretara itzultzen da atseden hartzeko eta, hemen ur gutxi dagoelako, jaten jarraitzeko.

Urriaren 27an Vrouwke Balmasedara joan zen azaldu ezin ditugun arrazoiengatik, baina laster itzuli zen Urdaibaira. Argi dago hau leku idilikoa dela berarentzat. Ea hemen geratzen den neguan edo hegoalderago joaten den!

WPN paraiso

Vrouwkeren bidaiak pertsonak eta habitatak lotzen ditu migrazio-ibilbidean zehar. Badakigu Durgerhameko biztanleek, Herbehereetan, gogotsu jarraitzen dituztela bere aurrerapenak. Vrouwkek herri honetako emakume maitatu baten izena darama. Bertan bizi diren guztiei agurra bidaltzen diegu eta hemen Urdaibain espatulak oso ondo zainduta daudela ziurtatu nahi diegu.

spoonbills

 

 Vrouwke jarraitzako; Animal tracker 

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information