Berriak


Asteartea, 2024(e)ko otsaila(r)en 06-(e)an 11:48etan

DMH2024 Observatory

Hezeguneen Munduko Egunak arrakasta handia izan zuen gure gonbidatuen artean. Antolatutako aktibitateak topera egon ziren.

10:00etan, goizeko lanbroa oraindik airean zegoela, eraztunketa zientifikoaren lehen saioa hasi zen.

DMH2024 Ringing

Zer metodo erabiltzen ditugu? Zer datu biltzen ditugu? Galdera horiei guztiei erantzun zitzaien, eta parte-hartzaileek prozesu osoa esperimentatu eta espezie desberdinak identifikatzen ikasi ahal izan zuten. Tarinak, txontak, karnabak eta kaskabeltzak ikusi zituzten.

DMH2024 Pinzon

Lainoa altxatu bezain pronto, tenperatura igotzen hasi eta otsailerako udaberri giroa gailendu zitzaigun. Eguraldia primerakoa zen gure ibilaldi gidaturako. Jarduera hau zentroan bertan hasi zen. Bertan, parte-hartzaileek Urdaibaiko geografia orokorra eta hezeguneek dituzten arazoak ezagutu ahal izan zituzten.

DMH2024 Map

Behin kanpoan, bisitariek habitata eta fauna bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.
Beti bezala, naturak era askotara harritu gintuen. Prismatikoz hornituta, taldea Oruetako behatokian sartzear zegoela, 33 mokozabaleko talde batek gure gainetik hegan egin zuen. Aurten migrazioan ikusten genuen lehen taldea zen. Ikuskizun zoragarria izan zen.

DMH2024 Spoonbills

Behin behatokiaren barruan, begi guztiak paduran jarrita zeuden. Ubarroiak, ahate mokozabalak, ahate buztanluzeak, paita arrunt bat eta beste hegazti asko ikusteko aukera egon zen. Askorentzat behatokia bisitatzen zuten lehen aldia zen, eta batzuk prismatiko batzuk erosteko asmoa ere agertu zuten.

DMH2024 Observatory

Padura ondoko bidezidor batetik jarraitu zuen ibilaldiak Kortezubi alderantz, eta gure bisitariek han ikusi ahal izan zuten nola landare inbaditzaileek arazo larria suposatzen dutela hezeguneetan.

bach focus

Piraguista taldeek faunan duten eragina ere bertatik bertara egiaztatu ahal izan zuten. Egun horretan bertan zebilen talde batek zarata itzela ateratzen baitzuten, horiek horrela, ur ondoan elikatzen eta atseden hartzen zuten hegaztientzat enbarazu handia suposatu zuten.

DMH2024 Problem1

Hezeguneen Munduko Egunaren helburua ekosistema hauskor horien altxorrak partekatzea eta jendea kontzientziatzea da, jasaten dituzten presioez konturatzeko asmoz.
Gainera, 2024ko leloa "Hezeguneak eta Giza Ongizatea" da. Egun hau ospatzeko biltzeak komunitate sentimendua eman zigun eta gure arteko loturak indartu zituen. Elkarrekin ikastearen eta aldaketak lortzeko elkartzearen esperientzia positiboaz ere gozatzen genuen.

DMH2024 Humedal

Eskerrik asko hezeguneak ezagutzeko eta horiei buruz ikasteko bisitatu gintuzten guztiei. Naturan elkartzea egun ahaztezina izan zen denontzat.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information