Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako Eguna 2023

Ostirala, 2023(e)ko urria(r)en 06-(e)an 10:15etan

WPN DMAM 2023c

Urdaibai Bird Centerren urriaren 15a, igandean, ospatuko dugu Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako Eguna. Zentroa 11: 00etatik 19: 00etara egongo da zabalik.

WPN DMAM 2023c

Jendearentzako jarduera batzuk antolatu ditugu.

WPN DMAM 2023

Eraztuntze zientifikoaren erakustaldirako bi jardunaldi izango dira: bata 10: 00etan eta bestea 11: 00etan.

Eraztuntzeaz gain, ibilaldi gidatu bat ere eskainiko dugu, parte-hartzaileek "Next Generation" kontserbazio-proiektuaren barruan egiten ari garen ekintza guztiak ezagutu ditzaten. Ibilaldia Urdaibai Bird Centerretik abiatuko da 10: 30ean.

WPN DMAM 2023a

Eraztuntzerako eta ibilaldirako plazak mugatuak dira eta izena eman beharko da Urdaibai Bird Centerreko telefonora deituta.

Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna sentsibilizazio-kanpaina bat da urtero, eta hegazti migratzaileak eta haien habitatak kontserbatzeko beharra nabarmentzen du. Mundu-mailako irismena du, eta tresna eraginkorra da hegazti migratzaileek aurre egin behar dieten mehatxuei, haien garrantzi ekologikoari eta horiek kontserbatzeko nazioarteko lankidetzaren beharrari buruzko kontzientziazio globala areagotzen laguntzeko.

2023ko Hegazti Migratzaileen Munduko Egunerako leloa "ura" da, funtsezkoa gure planetako bizitzarako. Hegazti migratzaile gehienak ekosistema urtarren mende daude beren bizi-zikloetan. Barrualdeko eta kostaldeko hezeguneak, ibaiak, lakuak, errekak eta padurak ezinbestekoak dira habiak egiteko, atseden hartzeko eta edateko, bidaia luzeetan.

Uretako ekosistemak gero eta mehatxatuagoak daude, eta haien mende dauden hegazti migratzaileak ere bai. Giza ur-eskari gero eta handiagoak, kutsadurak eta klima-aldaketak eragin zuzena izaten ari dira ur garbiaren eskuragarritasunean eta hegazti migratzaile askoren kontserbazio-egoeran.

WPN DMAM 2023d

Bird Centerreko behatokitik hegazti migratzaile ugariz goza daiteke.

Hemen dugu guk bereziki maite dugun bat, Muxar, Urdaibain negua igarotzen duen arrano arrantzalea. Gozamena da arrantzan, apaintzen edo erdigunetik gertu dagoen zuhaitz batean lo egiten ikustea.

WPN DMAM 2023 muxar

Gainera, hegoalderako bidean mokozabal talde asko ari zaizkigu bisitatzen. Holandako eta Frantziako taldeekin elkarlanean ari gara ale hauen jarraipenean.

WPN DMAM 2023 g

Egun berezi honetarako jertse berriak egin dira, mokozabala beti gure bihotzetatik hurbil eraman dezagun pentsatuak. Urriaren 15ean, igandean, Urdaibai Bird Centerrera hurbiltzen diren bisitarien artean 3 jertse zozketatuko dira. Parte hartu eta ea zorterik dagoen!

Hegaztiak eta haien habitatak babesteko batzen den komunitate globalaren parte izan nahi duzu? Topera goza dezakezun mundua da!

Bisita gaitzazu urriaren 15ean!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information