Berriak


Asteartea, 2024(e)ko urtarrila(r)en 30-(e)an 12:50etan

WPN storks 1

Kalak kalak kalak!!!! Zer soinu entzuten da Urdaibain? Udaberriaren soinua da eta ospakizunetan gaude! Zikoinak itzuli dira!

Kortezubi eta Arteagako mugan bi hegazti eder ikus daitezke, lasai asko, habian. Arrak negua Urdaibain bakarrik igaro ondoren, joan den astean migraziotik itzuli zen bikotekidearekin elkartu da. Bertako auzokideak pozik daude bikotea berriz elkartuta ikusteaz, eta zikoinak Maurizio eta Filomena izenekin bataiatu dituztela esan digute.

WPN Vuelta de cigueñas

Kortezubi/Arteaga 2024

Espero dugu aurten ere habia iaz bezain betea egotea, hiru txita arrakastaz hazi bait zituzten iaz.

WPN Stork and chicks

Kortezubi/Arteaga 2023

Urdaibain zikoina ugaltzaileak 2003 eta 2008 artean Urdaibai Fundazioak zikoina berreskuratzeko martxan jarri zuen programaren ondorioz sortu ziren. Urdaibaiko Biosfera Erreserban zikoina zuria berreskuratzea eta Bizkaiko populazioa indartzea izan zituen helburu nagusiak. 38 ale Vallcalenteko (Lleida) Basa-fauna Berreskuratzeko Zentrotik hartu eta Urdaibaira eraman zituzten. Katalunian askatu beharrean, hainbat arrazoirengatik (habia erortzea, lehen hegaldian noraezean ibiltzea, etab.) suspertze-zentro horretan egondako zikoina gazte horiek dohaintzan eman zituzten Bizkaiko populazioa berreskuratzeko. Hegazti horiek bi negutan jarraian zaindu ondoren, Urdaibain askatu zituzten. Ikusten dugun bezala, errekuperazio programak arrakasta ere izan du.

Kortezubiko bikoteaz gain, habia bat dago Foruan eta beste bat Gernikan. Iaz Gernikako emea ez zen itzuli, eta espero dugu arrak zorte handiagoa izatea 2024an.

WPN Forua nest

Forua 2020

WPN andra mari

Gernika 2021

Urdaibaiko habien eboluzioa jarraituko dugu datozen hilabeteetan eta jakinaren gainean edukiko zaituztegu.

Udaberria badator eta zikoinak prestatzen ari dira!

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information