Berri onekin gatoz! Aste Santuan gure ordutegia zabalagoa izango da!
Osteguna, 2025(e)ko apirila(r)en 10-(e)an 10:24etan |
Berri onekin gatoz! Aste Santuan gure ordutegia zabalagoa izango da Urdaibai Bird Center bisitatzeko, udaberriko migrazioaz gozatzeko eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbak eskaintzen digun paisaia zoragarriarekin gozatzeko. Apirilaren 12 tik 27ra, egunero egongo gara zabalik 11: 00etatik 19: 00etara. Oporraldi horretaz gain, maiatzaren 1eko zubia izkinaren bueltan dago. Naturaz gozatzeko egun asko daude! Udaberria abian da eta migrazioa hasi da. Zankaluzeak Oruetako paduretara itzuli dira eta hemen había egingo duten esperantzarekin gaude. Enarak ere itzuli dira eta oso eder jartzen ari dira. Egunero sorpresa berriak ekartzen ditu udaberriak. Aste honetan, oso ezohiko bisitari eduki dugu Otuetako paduran - itsas enara musuzuri bat! Begiak zeruan jarrita ditugu, mokozabalak bidaian daudelako eta leku zoragarri honetan atseden hartzeko gogoa dutelako.
Urdaibaiko hezeguneetako udaberriko altxorrez gozatzera gonbidatzen zaituztegu! |