Hezeguneen Munduko Eguna ospatzen! Bat egin gurekin natur altxor hauek babesteko.

Ostirala, 2025(e)ko urtarrila(r)en 24-(e)an 08:45etan

WPN corrected Euskera

Bere pausalekuaren gainetik, Muxar, Urdaibaiko arrano arrantzale negutarra, neguko hilabeteetan mantenua eman dion paisaiari begira dago. Etengabe mugitzen ari den erreioa, lezkadiak, padura eta itsasadarra dira Urdaibaiko hezegunearen altxor naturalik garrantzitsuenak.

Muxar

Naturgune horien garrantzia nabarmentzeko unea iritsi da. Urdaibai Bird Centerrek, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin Hezeguneen Munduko Eguna ospatuko du. 

DMH Humedal

Otsailaren 2an, igandean, gurekin egotera gonbidatzen zaitugu. Egun garrantzitsu honetan hainbat ekintza egingo ditugu egun hau zuekin batera ospatzeko. Goizeko 10.00etan eraztun zientifikoak jartzeko jardunaldi batekin hasiko gara, jende guztiarentzat zabalik egongo dena. 10:30ean, padura ezagutzeko ibilaldi gidatua antolatu da, lekuak mugatuak dira jarduera honetarako, beraz ezinbestekoa litzateke 699 839 202 telefonora deituz erreserba egitea. Gainera, egun horretan Urdaibai Bird Centerreko sarrera ere dohainekoa izango da, jarduera guztiak bezala.

Poster

Urte sasoi honetan, hezeguneek asko eskaintzen dute gozatzeko.

Landscape

Negua nagusitasuna galtzen ari da eta udaberria esnatzen ari da. Hegaztiak hegoaldetik iristen hasten diren garaia da, iparralderantz egiten dituzten bidaia luzeetan. Mokozabal saldoak hezegunean gelditzen dira atseden hartzeko eta jatekoa bilatzeko.

DMH Spoonbills

Udaberriko lehen zeinuak agertzen dira, ahateek beren galarik eta kolorerik onenak janzten dituzte emeen gorteatzeko, txori kantariek kontzertuak eskaintzen dituzte beren lurraldeak iragarri eta bikotea aurkitzeko. Hezegune osoa esnatzen da urtaro berrirako prestatuz.

signs of spring

Laster, Muxarrek Urdaibai utziko du eta iparraldeko bere umatze-lekuetara joango da. Babestuko al dugu padura bera ez dagoen bitartean? Leku lasai eta babestu bat ikusiko du datorren urtean bere pausalekutik?

DMH winter landscape

Bat egin gurekin Hezeguneen Munduko Egunean, altxor natural horien garrantzia nabarmentzeko eta Muxar, gure lagun maitearen negualdia babesteko.

Auskalo, agian egun zoragarri honetan arrano arrantzale zoragarri hau ere ikusiko duzu!

WMBD MUXAR

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information