Aste Santu ezberdina Urdaibain! 2025eko udaberriko Urdaibai Bird Centerreko ingurumen eta natur turismoko boluntarioen programa.

Asteartea, 2025(e)ko otsaila(r)en 25-(e)an 10:55etan

scopes

Urdaibai Bird Centerretik 2025eko udaberri honetan egingo den urteko boluntariotza-kanpainaren berri ematen dizuegu. Boluntariotza apirilaren 12an hasi eta apirilaren 27an amaituko da.

WPNVS4

Boluntariotza-programa honen helburua pertsonak prestatzea da, ingurumenarekin eta natura-turismoarekin lotutako arloetan esperientzia har dezaten eta, horrela, ingurumen-hezkuntzaren, ekoturismoaren eta ikerketaren esparruan gaitasunak gara ditzaten.

WPNVS2

Boluntariotzak funtsezko zeregin hauek izango ditu:

- Urdaibaiko natura-baliabideen ingurumen-hezkuntza eta dibulgazioa.
- Bisitariei informazioa eta arreta emateko jarduerak
- Padurako hegaztiak behatzeko eta interpretatzeko jarduerak.
- Hegaztien jarraipen- eta monitorizazio-proiektuetan parte hartzea, eraztunketa zientifikoa, hegaztien zentsoak egitea...
- Habitataren kudeaketarekin lotutako proiektuetan parte hartzea.

Boluntarioak aukeratzeko orduan, honako hauek baloratuko dira:

- Boluntariotzan parte hartzeko arrazoiak
- Ornitologian, ekologian eta ingurune naturalean esperientzia eta ezagutza izatea.
- Esperientzia jendearen arretan
- Hizkuntzen ezagutza (euskara, ingelesa, frantsesa...)
- Urdaibaiko Biosfera Erreserbako natura-balioak ezagutzea.

Kanpainan parte hartzen dutenek Urdaibai Bird Centerreko instalazioetan ostatu hartzeko aukera izango dute. Mantenua eta joan-etorriak boluntarioaren kontura izango dira.

Zentroaren inguruan, Urdaibaiko Biosfera Erreserban bertan, aparteko edertasuna eta berezitasuna duten lekuak bisita daitezke: Santimamiñeko kobazuloak, Ogoñoko itsaslabarrak, Laidako eta Lagako hondartzak, artadi kantauriarra, landazabal atlantikoko paisaiak, Gernika eta Bermeo...

ogoño

Interesdunek erantsitako inprimakia bete beharko dute.

Formulario/Eskaera- Inprimakia/Application form

Izena emateko epea apirilaren 1ean amaituko da eta apirilaren 4ean jakinaraziko zaie hautatuei.

Boluntariotza amaitutakoan, boluntariotza-aldian egindako lanen gaitasun-ziurtagiria jasoko dute parte-hartzaileek.

Anima zaitezte elkar ezagutzera eta gurekin ikastera!

spoonbills

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information