Gure haurrentzako audiogida – 7 hizkuntzatan eskuragarri dagoen baliabide berri bat.
Osteguna, 2025(e)ko martxoa(r)en 27-(e)an 12:35etan |
Garaiak aldatzen ari dira! Duela hamar urte, jende gehienak hegazti behatzaile bati buruz zuen ideia kamuflatzeko arropaz jantzitako gizon batena zen. Orain, ordea, oso desberdina da. Hezeguneetan ez ezik, behatokietan ere aniztasuna dago. Mundu guztiak goza dezake hegaztiez. Adin eta nazionalitate guztietako pertsonak joaten dira Urdaibai Bird Centerrera mundu liluragarri hau ezagutzera eta hezeguneen garrantziaz ikastera. Haurrek Urdaibai Bird Centerreko bisitarien ehuneko handi bat osatzen dute. Urtean 2.000 ikaslek bisitatzeaz gain, beste 18.000 hurbiltzen zaizkigu asteburuetan edo oporretan euren familiekin. Familia horiek bai bertotik zein atzerritik datoz, Alemaniatik, Frantziatik, Holandatik, AEBtik, Erresuma Batutik, Irlandatik, etab. Bisitari horiei ahalik eta esperientziarik onena eskaintzeko, gure audiogidak 7 hizkuntzatan daude eskuragarri (euskara, gaztelania, frantsesa, alemana, ingelesa, katalana eta nederlandera). Hizkuntza sorta ona bada ere, beti jabetzen gara hobetu dezakegula. Neguko hilabeteetan, astean zehar jendearentzat irekita ez gaudenean, oso gogor lan egiten dugu gure baliabideak eta bisitariaren esperientzia hobetzeko. Aurtengo neguan ekarpen handia egin diogu gure bisitaldiari: haurrentzako audiogida berezi berri bat egin dugu. Gure audio ibilbide gidatuak belaunaldi anitzeko benetako erakargarritasuna du orain, familiei hegaztien mundua ahalik eta ondoen elkarrekin esploratzeko aukera ematen diena. Audiogida berria 7 hizkuntzatan dago eskuragarri eta, haurrek kontzentratzeko gaitasun gutxiago dutenez, informazioa zati labur eta entretenigarrietan aurkezten da. Gidoiak narrazio ludikoak, pertsonaiak eta umorea erabiltzen ditu, guzti honek haurrengan interesa sortzen dute eta ikaskuntza dibertigarri egiten dute. Bidean, haurrek 4 superheroi bilatu behar dituzte: arrano arrantzalea, mokozabala, antzandobi arrunta eta kopetazuria. Esperientziak lotura emozionalak ere sortzen ditu eta bisita gogoangarria izatea eragiten du. Bisitatzen gaituzten haur guztiengan naturarekiko, zientziarekiko eta kontserbazioarekiko grina piztu nahi dugu. Funtsezkoa da belaunaldi berriak naturaren garrantziaz jabetzea. UBCra etortzen den haur bakoitza itxaropen izpi txiki bat da hezeguneentzat eta hegaztientzat. |