Oruetako padura lehengoratzeko lanek emaitza ikusgarriak eman dituzte.
Osteguna, 2025(e)ko otsaila(r)en 06-(e)an 08:51etan |
Oruetako hezegunea mantentzeko eta lehengoratzeko lan handiak egin ziren 2022/23an. Denbora luzez, Urdaibai Bird Centerrek hainbat kontserbazio-lan egin ditu padurako habitataren kalitate egokia bermatzeko, biodibertsitatea handitzeko eta klima-aldaketaren inpaktuak arintzeko. Europar Batasunak Next Generation EU funtsen bidez finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan egin ziren lanak. 2025eko otsailaren 2an, Urdaibai Bird Centerrek bere urteroko ekitaldia ospatu zuen, Hezeguneen Munduko Eguna. Ekitaldi horrek hezeguneetako habitaten kalteberatasunaren inguruan sentsibilizatzen du publikoa, eta era berean, habitaten kontserbazioaren garrantzia nabarmentzen du. Hezeguneetako ekosistemen aldaketak (nekazaritza intentsiboa edo urbanizazioa) eta klima-aldaketa dira habitat horiek dituzten mehatxuetako batzuk Beraz, itzela izan zen Hezeguneen Munduko Egunaren ospakizunetan, hezeguneetako txorien artean iheskorrena den zezen-txoria ikusi ahal izatea. Zezen-txoria espezie mehatxatutzat jotzen da, habitat naturalak galtzearen ondorioz populazioa nabarmen jaitsi baita zenbait eremutan. Izan ere, urte batzutan, Oruetako urmaeleko ohiko bisitaria bihurtu zen neguan, baina padurak jasandako landarediaren aldaketak direla eta, haren presentzia ez zen urte batzuetatik hona erregistratu. Oruetako hezegunera itzultzea, zalantzarik gabe, egin diren berreskuratze-lanen ondorio zuzena da. Izan ere, joan den otsailaren 3an zezen-txoria lehen aldiz ikusi ondoren, eremu horretan 2 indibiduo zeudela baieztatu da. Zezen-txoriak hezeguneak behar ditu, eta lezkadia eta ur zabaleko eremuak ditu nagusiki gustuko. Oruetan, paduretako landaredia kudeatu da, eta ur irekiko eremuak ugaritu egin dira. lanen aurretik. lanen ondoren Hemen, zezen-txoria landaretzaren artean mugi daiteke, eta oharkabean igaro. Kamuflajeko maisua da. Bere lumaje ikusgarria krema argiaren eta beixaren tonuen artean mugitzen da, marroi iluneraino eta beltzeraino, lezkaren zurtoinekin ezin hobeto mimetizatzeko aukera ematen diona. Habitat urtar honetan, zezen-txori ia ikusezinak harrapakinak ehizatzen ditu. Mota askotako animaliak jaten ditu, batez ere arrainak, baina baita anfibioak, ugaztun txikiak, ibai-karramarroak edo ornogabe urtarrak ere. Zezen txoriarekin batera, une Berean koartza hauskara bat agertu zen arrain bat mokoan zuela, Oruetan hegazti harrigarri hauentzat elikagai ugari dagoenaren seinale. Aste honetan ikusi dugunez, Gautegiz Arteagako paduretan egiten ari diren kontserbazio-lanek gainbeheran dauden espezieentzat benetako mesedea eragiten dute. Funtsezkoa da habitatak lehengoratzea, mantentzea eta babestea, |