Hezeguneen Munduko Eguna - Elkartasun ekitaldia eta sorpresa handiak!

Astelehena, 2025(e)ko otsaila(r)en 03-(e)an 10:31etan

WPN walkers

A zelako goiz perfektua Hezeguneen Munduko Egunerako! Goizean goizetik, padura eguzkiaren argiarekin janzten hasi zen, ihintz-tantak belarra distiratsu egiten zuten. Astebeteko euriaren eta haizearen ondoren, naturak koloretako ikuskizuna eskaini zien gure bisitariei, eta udaberria agerian utzi zigun.

WPN Marsh

Hegaztiei eraztunak jartzeko gure erakustaldia lehenengo jarduera izan zen, eta hegaztiak zergatik eraztuntzen ditugun eta hegaztien jarraipenak hezeguneetako habitatak babesten nola laguntzen duen azaltzearekin hasi ginen. Erakustaldi honetan, gure bisitariek hainbat hegazti txikirekin gozatzeko aukera izan zuten, hala nola, garrapoarekin, ttunttun arruntarekin, txonta, txantxangorri eta zozoarekin.

WPN Ringing

10:30ean, behe-lainoa mendien gainean zintzilik zegoela, paduratik zehar egingo zen ibilaldirako taldea bildu zen ibilaldi gidaturako. Sarrera labur bat egin ondoren, ibilbidea hasi zuten. Aurreko astean euria egin bazuen ere, parte-hartzaileek txangoaz gozatu eta habitata hobeto ezagutzeko aukera izan zuten.

WPN Forest

Partehartzaileek ez zuten uste hezeguneko hegazti iheskorrenaren ondo-ondoan zihoazenik. Goiz erdian, Koldo Niembrok, bertaratu zen bisitari batek, Oruetako behatokitik zezen-txori bat ikusi zuela jakinarazi zigun

WPN Bittern

Espezie hau negu honetan ikusi den lehen aldia da. Eskerrak eman nahi dizkiogu Koldori bere behaketa gurekin partekatzeagatik, izan ere, zezen-txoria ikusteak hezeguneen garrantziarekin jabetzeaz konturatu arazten baitigu.


Negu pasan dagoen Muxar arrano arrantzale ere bertan izan zen. Gure kameraren bidez zuzenean ikusi ahal izan genuen itsasadarreko bere lekurik gogokoenetarikoan

WPN Muxar

Beste aspaldiko bi lagun ere izan ziren ospakizunean. Beltxarga bikotea itzuli zen urmaelera eta udaberrirako prestakuntza lanetan aritu ziren. Gorteatze lanetan aritu ziren.

WPN Cisne

Goiz distiratsu batean bizitzaz gainezka dagoen hezegunearen ikuspegi eta soinuak baino gauza politagorik ez dago. Ahate buztanluzeak, istingorrak, ahate txistulariak eta zertzetak laster joango dira. Beraz, Hezeguneen Munduko Eguna aukera paregabea da haiek ikusteko.

WPN snipes

Laster iparralderako migrazioa hasiko da, eta Urdaibaiko padurek milaka hegazti migratzaileri babesa eskainiko diete.

WPN migration

Naturgune hori habitat-kate baten parte da, eta kate hori gabe ezinezkoa litzateke migrazioa.

WPN Marsh 2

Hezeguneen Munduko Egunean, hain garrantzitsuak diren gune horien defentsan bildu gara. Elkartasun eta sorpresa handiko ekitaldia izan da.

Eskerrik asko lagundu gaituzten guztiei!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information