Arrano Arrantzalea

Arrano arrantzalearen satelite bidezko segimenduaren proiektua


3O "BERTO"ren SEGIMENDUA

2010eko apirilaren 16an, 2008an 3O koloretako eraztunarekin eraztundutako Arrano arrantzaleari (Pandion haliaetus) lehenengo Satelite bidezko Segimendurako Transmisorea jarri zitzaion Urdaibaiko Erreserban Biosferan. 2008an eraztundu zenetik, bere migrazio guztietan atsedena hartzeko Urdaibai aukeratzen zuelako eta bere mugimendu guztiak ezagutzen zirelako Erreserban zehar aukeratu zen Arrano arrantzale hau. Gainera, bere Ipar Europako ugaltzeko zonaldera bueltatuko zen heldu ugaltzailea zela suposatu genezakeen bere adina zela eta.
Proiektu hau Urdaibaiko Arrano arrantzalearen Ikerketa Taldeak garatu du, Icarus Estudios Medioambientales, SEAR (Sociedad para el Estudio de las Aves Rapaces) eta Urdaibai Bird Center-ek osatzen dutelarik. Satelite transmisorea TRAGSA eta FAPAS-ek eman dute.

 


Maiatzak 9

Hegazti honen satelite bidezko informazioa jasotzeari utzi da, baina ez dakigu gailuaren funtzionamendu txarragatik den edo zerbait gertatu zaiolako 3O Arrano arrantzaleari.


Maiatzak 4

Egun honetan, Arrano Arrantzalea kumatze gunera iritsi zen, non momentu honetatik aurrera toki honetan gelditu eta  gehienez ere 5 km-ko distantziara mugitzen aritu zelarik bai arrantzan bai bere lurraldea ezarriz. Momentu honetatik aurrera habiaren segurantza zihurtatuko lukeen mugimendu zehatzik ez dago eta beraz Urdaibaitik Suediara egindako migrazio bide osoaren jarraipena da honako hau.


Maiatzak 3

Aurreko lurraldea utzi eta 96km-tako hegaldia egin zuen Nordsjon lakutik hurbil dagoen baso batera, gaua bertan eman zuelarik (irudia: Michael Rubel)


Maiatzak 2

Ia egun osoa eta baita gaua ere, aurreko egunean iritsitako laku berdinean eman zituen. Toki konkretu honetan, 4 km desplazatu zen soilik.


Maiatzak 1

82 km-tako hegaldiaren ostean Backsjon lakura iritsi zen eta gero iluntzean inguruko laku txiki ugarietako batean egon zen hurrengo egunerarte.


Apirilak 30

443 km-ko bidaia egin zuen Suedia zeharkatuz eta Ransjon Ibaian gelditu zen Sanfjallets Parke Nazionaletik hurbil.


Apirilak 29

Iparraldera bidean jarraitu zuen eta 351km-ko hegaldiaren ostean Suediako hegoalderengo eremura iritsi zen.


Apirilak 28

Hemmelsdorfer itsasotik pasatu zen goizean eta ostean Dinamarkarako bidea jarraitu zuen. 208 km-ko bidaia egin ostean Sonderskov Molle ("laku txikia")  deituriko gunean eman zuen gaua.


Apirilak 27

 

 

 

 

136 km-tako bidaiaren ostean Baltiko itsasora iritsi zen, gaua Trave ibaian eman zuelarik. (irudia: Ueberflieger).

 

 

 


Apirilak 26

Iparekialderako bidaia egin zuen Alemania zeharkatuz 136 km-tako hegaldia eginez eta iluntzerako Oldendorf-eko ureztaturiko legar-hobira  iritsi zen.


Apirilak 25

Belgika zeharkatu ostean Alemaniarantz abiatu zen, 371km-tara, Nordlicher Teutoburger Wald natur-parkean (www.naturpark-terravita.de)  gelditu zen arte.


Apirilak 24

Iparralderantzko norabidea hartu zuen eta 324 km-tako hegaldiaren ostean, Frantzia eta Belgikaren arteko mugan aurkitzen den Meuse meandroan (irudia: Naamsvermelding vereist) eman zion bukaera egunari.


Apirilak 23

190km-ko bidaia egin zuen Frantzia zeharkatuz eta Morvan-go Parke Naturaleko (www.parcdumorvan.org)  baso batean eman zuen gaua. (irudia: Donar Reiskoffer)


Apirilak 22

Goizeko 6etan abiatu zen eta 256km-ko bidaiaren ostean Aubusson-etik gertu dagoen Creuse ibaira gerturatu zen, hurrengo egunerarte bertan gelditu zelarik. (irudia: Havang (nl), 2009)


Apirilak 21

Urdaibaiko Biosferaren Erreserban egindako azken mugimendua goizeko 10tan izan zen eta horren ostean Gipuzkoako Oria ibaia izan zen hurrengo geraleku. Hasierako puntutik 233km-ko bidaia burutu ostean, arratsaldeko 6tan gelditu zen Ciron ibaitik gertu (Garonaren adar bat).


Apirilak 17, 18, 19 eta 20

690m-ko luzera zeukan eremu txiki baten baitan eman zituen 4 egun horiek. Hainbat arrantza saio egin zituen, izan ere, Urdaibaira iritsi zenean  pisu gutxirekin iritsi zen eta kumatze eremura bueltatzeko beharrezkoak zituen erreserbak berreskuratu beharra baitzeukan.




Apirilak 16

Eguerdiko ordu biak aldera askatu zen hegaztia (WPT 0) eta paduretara urrundu zen, 3 km-tara hain zuzen ere. Gustokoen dituen pausaguneetara bueltatu zen atseden hartu eta arrantzan egiteko arratsaldeko 6ak arte. 250 m luzeko eremuan eman zuen falta zen egunaren zatia.


Satelite bidezko jarraipena egingo zaion Urdaibaiko Biosfera Erreserbako lehen Arrano Arrantzalea

2010ko Apirilaren 16an, Urdaibai Biosfera Erreserban satelite bidezko jarraipena egiten zitzaion lehen Arrano Arrantzalea bilakatu zen 2008an 3O koloretako eraztunaz identifikaturiko hegaztia.  Urte honetan, jadanik  heldua zela eraztundu zen eta geroztik egindako migrazio guztietan Urdaibai aukeratzen izan duenez geraleku bezala, hegazti honek erreserbaren baitan egindako mugimenduak jarraitzea posible izan da. Guzti honengatik aukeratu zen Arrano Arrantzale hau satelite bidezko jarraipena egiteko. Gainera, bere adina kontutan izanik, hegazti ugaltzailea dela suposatzen zen eta ondorioz Europa iparraldeko kumatze tokietara bueltan zihoala, horretarako Urdaibai geraleku garrantzitsua zuelarik.

Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, Arrano Arrantzalearen ikerketa-taldeko partaide diren Urdaibai Bird Center, Iñigo Zuberogoitia/Icarus E.M & SEAR  eta satelite-transmisorearen emaile diren TRAGSA eta FAPAS-en kolaborazioa ezin bestekoa izan da.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information