Teknologia berrien bidezko migrazioen jarraipena

Migracion-de-aves-Seguimiento-via-satelite

AZKEN ORDUKO MUGIMENDUAK

 

 

- "Urdaibai" oilagorra  Urdaibairen jarraipena

- "Aranzadi" oilagorra Aranzadiren jarraipena

 



 

Tradiziozko metodoekin egiten diren hegaztiei buruzko ikerketek  hegaztien mugimenduak ezagutzea baimentzen dute, baina bakarrik, ikusi, harrapatu edo detektatu ahal direnean. Hala eta guztiz ere, hegaztiak iristeko errazak ez diren leketan eta gauez ere mugitzen dira, eta kasu horietan ezin dira jarraitu ohizko metodoekin. Gainera zenbait kontuak, adibidez, migrazio bidaiak Europan ezagunagoak ziren, gutxi aztertutako eremu batzuekin alderatuz, Afrika esaterako.

Hori dela eta, jarraipenak egiteko teknologia berrien garapenak, hegaztien ikerketa askoz ere zehatzagoa izatea eta jarraipen estuagoak egitea baimendu du; hala nola, geolokalizatzaile, satelite eta telefonia mugikorraren teknologiaren bidezko jarraipena,  hegaldiaren abiadura, altuera eta murgilketa-sakonera erakusten diguten sentsoreen erabilera ere gehituz… metodo berri guzti horiekin, ikertzen diren hegaztien ezagutzan sakontzen da.

Migrazioaren ikerketan, teknologia honen erabilerak partzialki ezagutzen ziren migrazio ibilbideak guztiz osatzea ahalbidetu du. Horrez gain, orain arte ezezagunak ziren hegaztientzako leku garrantzitsuak haien barnean sartzea, edo babestutako hegazti espezieak hiltzen diren toki arriskutsuak detektatzea lortu da. Beste aldetik, portaeraren edo espezie bereko edo espezie ezberdineko beste aleekin daukaten harremanen alderdiak ere ezagutu dira, edo lurraldearen erabilera nolakoa den pasatzen diren leku bakoitzean... Honi esker kudeaketa eta kontserbazio neurri eraginkorragoak lortzeko aukera ahalbidetzen da

Jarraian, Urdaibai Bird Center-en dispositibo mota honekin burutzen diren proiektuak azalduko dira proiektuka sailkatuta.

 


Oilagorraren PTT emisoreen bidezko jarraipen proiektua

Oilagorra (Scolopax rusticola) zinegetikoki ustiatu den limikola da. Limikolen barruan portaera berezia agertzen du, egunez basoetan babesa bilatutu eta gauez leku irekietan elikatzen delako, batez ere, abereak dauden larreetan. Iberiar Penintsulara neguro hegazti kopuru handia ailegatzen da Europako ipar eta erdialdetik. Espezie honen migrazioan sakontzeko, baita negua igarotzeko erabiltzen dituen lekuetan burutzen dituzten mugimenduen berri izateko, Urdaibai Bird Center-ek, Oilagorraren Ehiztarien Klubaren laguntzaz, bi oilagor markatu ditu PTT emisoreekin. Horiek, denboran zeharreko kokapen geografikoaren  estimazio zehatza ematen dute.

Markatutako aleak:

-"Urdaibai" Oilagorra

-"Aranzadi" Oilagorra
 


Arrano Arrantzalearen satelite bidezko jarraipen proiektua

Arrano arrantzalea (Pandion haliaetus) hegazti kosmopolita da, eta hegazti harraparien artean mundu-mailako hedadura zabalenetarikoa aurkezten du. Honek aukera eman du bere ugaltze eremu askotan  sakonki aztertzeko. Gainera, ikerketa askotan aztergai izan da XX. mendearen erdialdean espezieak DDT-aren erabilera intentsiboaren ondorioz izan zuen beherakada nabarmena dela eta. Gaur egun berreskuratze prozesuan dago.

Hori dela eta, arrano arrantzalea bezalako hegazti migratzaileak ikertzeko, oso garrantzitsua da ugaltzelekuez gain, haien migrazio ibilbidean, atseden guneetan eta negua igarotzeko eremuetan gertatutatzen zaiena jakitea. Urdaibaiko arrano arrantzalearen jarraipen proiektua, habitataren erabilpenaren eta espeziearen atseden guneetako ekologiaren ezagutzan oinarritzen da. Horren bitartez, espeziearentzako Erreserban dauden gune garrantzitsuenen babes eraginkorragoa egin ahal izango da, baita hegaztiak birkoloniza ditzakeen eremuetan sor daitezkeen eragozpenak antzematea.

Proiektu honi esker, lehenengo aldiz jarri zaio arrano arrantzaleari transmisorea Urdaibain, TRAGSA eta FAPASek emandako gailuarekin.

Markatutako alea:
 

- 3O Bertoren jarraipena


Antzandobi arruntaren bi populazioren migrazio-konektibitatearen eta -bidearen identifikazioa 

Antzandobi arrunta (Lanius collurio) espezie migratzailea da, gure lurraldean ugaldu eta negupasa Afrika hegoaldean egiten duelarik. 2011ko udaberrian hegazti honek ia hilabete bateko atzerapena izan zuen bere migrazioan eta ezagunak ziren bikote asko ez ziren beraien ugaltze tokietara bueltatu, horregatik, espeziearen ikerketa sakonago bat egitearen beharra ikusi zen.

Honela, espezie honek negupasa non egiten duen aztertu eta bere migrazio bidea hobeto ezagutzeko diseinatu zen proiektu hau hain zuzen ere. Hau funtsezkoa da ez soilik ikuspuntu ekologiko zein ebolutibotik,  baita  beraien biziraupenerako eta berebizikoak izan daitezkeen faktoreen identifikaziorako ere, hala nola, ugal arrakasta eta egoera fisikoa identifikatu ahal izateko, besteak beste.

Migrazio-bideen azterketa zehatzagoak egin eta hegazti txikienen negupasako eremuak ezagutu ahal izateko teknologia erabilienetakoena dugu geolokalizadoreena, zeinak Global Location Sensing (GLS) sistema duten gailuak diren eta zeinaren bitartez argi-maila eta eguzkiaren ateratze eta gordetze orduak neurtu eta hegaztiaren kokapena zein den ezagutzen den.

Orain arte, populazio eskandinabiar baten migrazioa aztertu da soilik, horregatik proiektu honen bitartez hau osotuko lukeen ikerketa bat burutu nahi da eta honekin batera antzandobi arruntaren migrazio-bidearen ikuspegi orokorrago bat bildu. Horretarako, bere banaketa eremuaren baitan mendebalderen kokaturik dauden populazioetako bat hartu da, hau da, Urdaibaikoa, eta beste bat ekialderen aurkitzen direnetakoa, Bulgariakoa hain zuzen ere. Honela, proiektu honen helburua migrazio-bidearen deskribapena egitea eta honekin batera negupasako eremuak identifikatzea da, nola mendebalde-hegaleko populazioarena hala ekialde-hegalekoarena. Eta azkenik, bi populazioen arteko migrazio-konektibitatea aztertuko da,  negua eremu beretsuan pasatzen duten edo ez aztertuko delarik.

2012. urtean 60 ar ugaltzaileri jarri zitzaien geolokalizadore bana, horietako 30 Urdaibai Biosferaren  Erreserban eta beste 30 Natura 200 sarearen baitan kokatzen den Bulgariako Rayanovtsin harrapatu zirelarik. 2013ko udaberrian zehar berrarrapaketa saiakerak egingo dira, egindako migrazio bidaiaren inguruko informazioa jaso ahal izango dugularik.


Urdaibain habiagile den Enara arruntaren migrazio-bidearen eta negupasako eremuaren identifikazioa.

Urdaibain ugaltzailea den enara arruntaren (Hirundo rustica) populazioaren negupasako eremua zein den identifikatzea  eta  bere migrazio-bidearen deskribapena egitea du  helburu. Honekin batera, migrazio-konektibitatearen azterketa egin nahi da, zeina  hegaztien biziraupenean edo bizi-prozesu jakin batzuetan, ugal arrakasta eta egoera fisikoan kasu, funtsezkoak izan daitezkeen faktoreak identifikatu ahal izateko ezinbesteko gertaera den

Proiektu honetan erabiliko diren  geolokalizatzaileak,  hegazti txikienen negupasako tokien eta migrazio-bideen azterketa zehatzak egiteko teknologia erabilinietakoak dira. Gailu hauek Global Location Sensing (GLS) sistema dute beraien baitan zeinaren bitartez argi-maila eta eguzkiaren ateratze eta gordetze orduak neurtu eta hegaztiaren kokapena zein den ezagutzen den.

Geolokalizatzaileak Urdaibaiko baserrietan barreiaturik dauden ale ugaltzaileei jarri zitzaizkien 2012ko uztailean zehar batez ere. Enarak harrapatzeko, sareak erabili ziren habia detektaturiko tokietan, guztira 50 ale harrapatu zirelarik (25 ale sexu berekoak). 2013an Enarak Afrikatik bueltatzerakoan berrarrapatuko dira eta geolokalizatzailea berreskuratu ahal izango da..


Naturaren eta animalien monitorizazioa ("Monna")
 
 
Proiektu honen bitartez naturaren monitorizazioan baliogarri diren sistemen garapena eta hobekuntza bultzatu nahi da. Honela, Egungo politika publiko eraginkorragoetarako oinarria finkatu nahi da,  ingurugiro kudeaketa, biodibertsitatearen babesa eta kontserbazioari dagokionez.
 
"Monna"k, geokokapenaren (Galileo) eta datuen bidalketaren esparruan kokatzen diren  oinarri europearreko  teknologia berrien erabilpenaren bidez, hegaztien migrazioa eta mugimendu desberdinen analisi zehatza egin ahal izateko teknologiaren garapena,  living lab baten eraketarekin uztartuko du zeina susperaldian dagoen  naturaren monitorizazio sektorean erreferentziazko eredu izango den.
 
Proiektu honek hegaztien jarraipenerako plataforma  bat ikertu  eta garatuko du zeinetan esparru zientifiko-teknologiko, akademiko eta baita publikoan ere datu erabilgarri asko ustiatu ahal izango diren. Hau honela izanik, ingurugiro gaietan beharrezkoak diren politika publikoen diseinurako ezinbestekoa den informazioaren elkartrukea ahalbidetuko da. Garrantzitsua da gainera, proiektu honen bitartez ikerketa-dinamika  bat eraikitzea  , berrikuntzak proposatzea eta alor honetan enpresa egitura berriak eratzea, Europak lidergoa eduki dezakeen sektore honen hedapena ahalbidetuko duena hain zuzen.

 "Monna" proiektua 2007-2013ko Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzaren Eragiketa-programak finantzatzen du eta bertan honako kide hauek parte hartzen dute: GAIA (Euskal Herriko teknologia elektronikoaren eta informazioaren industrien elkartea), Aranzadi zientzia elkartea (Urdaibai Bird Center), Vicomtech (ikusmenezko interakzio  eta komunikazioko zentru teknologikoa), AGUILA Technologie (Akitania), Estia (Ecole Supérieure des Technologies Industrielles Avancés  (Akitania) eta Fondation des Territoires de Demain.


Urdaibai Bird Center-ek proiektu honen baitan duen  eginkizunetako bat, garatuko diren gailuen testaketa egitea da eta horretarako, laborategi eta landa proba guztiak egin ostean, ahate eta kaio espezie desberdinei jarriko zaizkie, haien mugimenduak web honetatik jarraitu ahal izango direlarik.
 



Proiektuen babeslea:


 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information