Asteartea, 2012(e)ko abendua(r)en 04-(e)an 00:00etan |
Abenduaren 3an, Kortezubiko lezkadiko esfortzu konstanteko estazioan egindako jardunaldia oso berezia suertatu zen. Garai honetan ohikoak diren espezieak eraztuntzeaz aparte, errekatxindorra (Cettia cetti), txantxangorria (Erithacus rubecula), amilotxa (Cyanistes caeruleus), txepetxa (Troglodytes troglodytes), erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapillus) eta zingira berdantza (Emberiza schoeniclus) esaterako; espezie bat, txio arrunta (Phylloscopus collibyta) eraztunketa kopuruari dagokiola nabarmentzekoa izan zen, konkretuki 51 ale jarraitu baitziren.
Txio arrunta habiagilea da Europa osoan eta Asia iparraldeko alderik epelenean, eta hegazti migratzailea izanik, negu-pasa Afrika iparraldean Europa eta Asia hegoaldean burutzen du. Hori dela eta, ohikoa izaten da neguan zehar Urdaibain negu-pasan dauden txioak eraztuntzea; hala eta guztiz ere, astelehenean egindako eraztunketa-kopurua oso altua izan zen . Horrela ba, oso interesgarriak izango dira aurrerago egingo diren eraztunketa jardunaldiek emango dizkiguten datuak; izan ere, datu horiek markatutako txioen eboluzioa jarraitzea baimenduko baitigute, beraz, negu-pasan gure inguruan gelditzen diren edota horien migrazioan zehar emandako sedimentazio bat izan zen jakiten lagunduko digute.
|