Mendi txirta baten berreskurapen ikusgarria italiar Alpeetatik!

Asteartea, 2012(e)ko azaroa(r)en 06-(e)an 09:10etan

Badira egun batzuk gure artean hegazti presahariar txikien kopurua handitzen doala ikusi dugula. Horien artean; bai Penintsulako hegoalderantz eta Afrika ipar alderantz egiten duten udazkeneko bidaiari jarraituz doazenak edo baita ere, gure artean hain gertu dagoen negua igarotzera iritsi direnak ikus ditzakegu.

Espezie guztien artean, oraingo honetan mendi txirta (Anthus spinoletta) aipatu beharrean gaude; izan ere, gure padura inguruetara umatze lekutzat dituzten mendi garaietatik negua igarotzera etorri diren lehenengo aleekin egokituz, 2007ko martxoan eraztundu genuen ale baten berreskurapen ikusgarria komunikatu baitzaigu!

Berreskuratutako hegaztia eta Aranzadiko eraztunaren xehetasunak.

Konkretuki Gautegiz Arteagako paduran negua igarotzen zegoela eraztundu genuen ale bati dagokio berreskurapena, eta 5 urte beranduago 2012ko ekainean zehar ikusi da, Canosio herrian, hain zuzen ere Gr. Vallone eskualdean,  italiar Alpeetako goi mendietan, gugandik 800 Km-tara habiara janaria zeramala.

   

Berreskurapenaren lekua eta inguru alpetarraren irudiak.

Gainera esan beharra dago, oso zaila dela berreskurapenak izatea mendi txirtaren antzerako hegaztien artean; hain zuzen ere, eremu oso helezinetan mugitzen baita,  inguru goi menditarretan esaterako.

Guzti honekin batera, harritzekoa da ere berreskurapena nola egin den ikustea. Italian Ringing Centre-ko eraztuntzaile bat izan da guk eraztundutako txirtaren eraztuna irakurri duena,  hegaztia harrapatu beharrean, jarraipen estua egin dio argazki ugari atera eta argazkietan bertan hain txikia den eraztunaren datuak irakurri eta guri igorri dizkigularik.  

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information