Agertu dira ahateak gure artean negua hurbiltzen dagoela iragartzen.
Larunbata, 2012(e)ko urria(r)en 27-(e)an 11:54etan |
Joan den egunetako hego eta hego-mendebaldeko haize epel eta goxoekin gozatzen egon ostean, gaur goizean tenperaturak jaitsi direla nabaritu dugu eta iparreko haize hotza joten hasi dela sumatu dugu. Aldaketa horrek, Europa ipar eta erdi-aldetik datozen ahate espezie ugariren etorrera ere eragin du, eta goizean zehar padurako hainbat lekutan ikus zitezkeen babes bila. Gautegiz Arteagako paduran orokorrean ahate-espezie ugari sartu da, eta batez ere azpimarratzekoa izan da Ahate txistulariaren (Anas penelope) kopuruaren gorakada nabarmena.
Amaitzeko aipatu behar dugu, gure paduran hain ohizkoak ez diren murgilari mottodunez (Aythya fuligula) osotutako 6 aletako taldetxo bat ere gehitu zaiela hezegunean dauden beste ahate guztiei.
|