Hontz handia Gautegiz Arteagan!!

Asteartea, 2012(e)ko urria(r)en 30-(e)an 12:09etan

Egunotan Gautegiz Arteagako auzokide ugarik,  hainbat iluntzetan euren etxe inguruetan, inoiz ikusi ez duten mozolo antzeko hegazti handi bat  zebilela aipatu digute, eta gainera tamaina handiko arratoi bat harrapatzen ere ikusi dutela.

Emandako deskribapenak kontutan izanda, eta nahiz eta hasiera batetan horrelako hegazti bat inguruan ikustea oso arraroa egin zitzaigun hontz handi bat (Bubo bubo) izan zitekeenaren susmoa izan genuen, seguruenik ehiza-hegaztiekin dabilen norbaiti ihes egindakoa.

Hontz handia hankan belatz-uhala daramala

Aste honetan zehar zuzen geundela baieztatu ahal izan dugu eta  hegazti ikusgarri hau ikusteko eta bide batez argazki batzuk ateratzeko aukera izan dugu, hainbat bele eta mikaren erasoa jasaten zuen bitartean. Aipatu beharra dago, hanketan belatz-uhalak daramatzala, ehizarako erabilitakoa den seinale.  

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information