Berriak


Osteguna, 2013(e)ko azaroa(r)en 07-(e)an 14:09etan

Pasa den astean txori zezen arrunt bat ikusi zen Gautegiz Arteagako hezeguneetan eta orain dela 10 egun gutxi gorabehera Barrutibasoko hezegunean (Kortezubi). Txori zezena espezie arraroa da Urdaibaiko Biosfera Erreserban. Urtero indibiduo bat edo bi negua Gautegiz Arteagako hezeguneetan igarotzen duten arren, askotan behatzailea saihestu egiten du eta oso zaila da behatzea. Txori zezena azaroaren lehenengo hamabostaldian ikusten hasten da, eta normalean eremu mugatu baten egoten denez -negua pasatzen duen beste hezeguneetan ez bezala-, pazientzia apur batekin ikustea posible da.

Landaredi zingiratsua dagoen inguruneetan izaten duen alerta-jarrera.
 
Txori zezena migratzaile partzialtzat hartzen da, dirudienez bere migrazioa Europako iparraldean egiten duen hotzaren araberakoa delako eta ez migrazio egutegi baten araberakoa (Cramp BWP). Izan ere, Ipar itsasoko zona oso hotzetan egoten da, baita hotz bolada latzetan ere. Penintsula mailan habiagile oso urria da, gutxi gorabehera 40-50 bikote habiagile daudelarik. Gautegiz Arteagako hezeguneak berreskuratu zirenetik ohiko negutar moduan jokatzen du Urdaibain eta, azarotik martxora arte ikus daitekeen arren, gehienetan neguko hilabete hotzenetan behatzen da.

Oruetako behatokiaren aurrean ikusitako txori zezen arrunta.
 
Espezie honen ezaugarri interesgarrienetariko bat bere lumaje paregabea da, zeina hildako lezkaren tonalitate eta ehundurarekin nahasten den. Honen arrazoia da urriaren amaieran eta azaroaren hasieran lezken tonua aldatu egiten dela eta garai horretan izaten dela hegazti honen helduera. Hain zuzen ere, landaredi palustre horretako adar artean sentitzen da seguruen ardeida hau, mehatxuen aurrean geldi mantenduz, bere lumajearen mimetismoaz ziur dagoelarik.
 

Txori zezena hezeguneetako hegaztirik mimetikoenetarikoa da.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 471 472 473 474 475 476 477 478 479 480 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information