Urdaibai Biosfera Erreserbak, Urdaibai Bird Center babestutako naturguneetako Turismo Jasangarriaren Europako Gutunarekin bat egiten duela ziurtatzen du.
Osteguna, 2023(e)ko otsaila(r)en 23-(e)an 14:27etan |
Urdaibai Bird Centerrek bat egin du naturgune babestuetako Turismo Jasangarriaren Europako Gutunarekin. TJEG-en helburua Europako gune babestuen ezagutza eta laguntza sustatzea da. Horrekin batera, gune babestuetan, garapen iraunkorra eta turismoaren kudeaketa hobetzea ere du helmugatzat. Bereziki, arreta ingurugiroaren, tokiko biztanleen, enpresen eta bisitarien beharrizanetan jarriko da. Otsailaren 23an TJEG-en Foro Iraunkorra bildu da, eta kide egin diren 14 erakunde berriei ziurtagiriak eman dizkie eskura. Arrate Galean, Bird Centerreko teknikari bat, gure ziurtagiria jasotzen. Urdaibai Bird Centerretik espero dugu ekimen mota honek Urdaibaiko Biosfera Erreserbako biodibertsitatea kontserbatzen eta ezagutarazten laguntzea. |