Kolore berriak, ordutegi berria,

Ostirala, 2021(e)ko iraila(r)en 03-(e)an 10:58etan

Autumn centerOrdutegi berria dugu udazkenerako! urtaro eder honetaz gozatzera gonbidatzen zaitugu Urdaibain.

Denboraldi berriak sorpresa asko ekartzen ditu erreserbara. Egunsentian lainoak mendiak estaltzen ditu eta mendi-hegaletako zuhaitzek udazkeneko kolore ederrak erakusten dituzte. Une ezin hobea da zentroa bisitatu eta ostean hezegunea ertzeko behatokietaraino ibilbidea egiteko.

Autumn center

Urtaro honetan hegazti zoragarriak daude paduran. Ihien artean ahateak igeri dabiltza, horien artean murgilariak, udazkeneko urrezko argitan distiratsu. Ahate urpekari hauek, ur sakonak nahiago dituzte, non landare, molusku, arrain txiki edo ornogabeez elikatzen diren.

pochard

Lertxuntxo handiak migratzen ari dira eta Urdaibain leku ezin hobea aukitzen dute atseden hartzeko. Hegazti eder honek lumaje zuri distiratsua eta moko hori deigarria ditu. Zalantzarik gabe, bat ikusteak, eguna poztuko dizu!

egret

Beraz aprobetxatu dezagun udazkena! Paduraz eta bere bizitza basatiaz gozatzeko aukera paregabea izango duzu Urdaibai Bird Centerren

Timetable

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information